Dantza asteburuak hiruhilero Aikorekin
Berriak

Dantza asteburuak hiruhilero Aikorekin

Ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den asteburu bat.

Ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den  asteburu bat. Lehenengoa azaroaren 9 eta 10ean izango da Zarautzen  eta datorren urteko otsailean eta maiatzen izango dira hurrengo biak aurrerago zehaztuko ditugun herrietan.

“Dantzaldi weekend” horien asmoa argia da: estilo tradizionalean dantzan ibiltzearen ariketa osasungarria egin nahi duten pertsona guztiak biltzea larunbateko arratsalde-gauan eta igande goizean. Parte-hartzaileek aukera izango dute antolatuko ditugun ikastaro, tailer, hitzaldi eta dantzaldietara joateko; horietan, AIKO-ko dantza eta musika maisuez gain, abagune bakoitzerako gonbidatuko ditugun espezialista ezberdinek ere hartuko dute parte.

Zarautzen antolatu dugun lehen Dantza Asteburuaren prezioa 50 euro da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat; eta bertoko aterpetxean afaldu, lo egin, gozaldu eta bazkaldu nahi duenak beste 40 euro ordainduu beharko ditu. Hau da, parte hartzea soilik 50 euro, eta parte hartzea + jana eta loa 90 euro.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366