Azaroaren 25 eta 26an, Urduñan (Bizkaia) Aiko taldearen eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.
Azaroaren 25 eta 26an, Urduñan (Bizkaia) Aiko taldearen eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.
Dantza ikastaroak, beste inoiz egin dugunez, Hotel Balneario Orduña Plaza-n emango ditugu (Paseo de los Fueros, 15) eta AIKO Taldeko dantza irakasleen eskutik: Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Josu Zarate, Larraitz Artetxe, e.a.
Guztion artean egitarau anitz bati ekingo diogu: Luzaideko kontraiantzak, dantza jauziak antrexatekin, Aiarako jota, mazurka inprobisatuak, etabar. Kontua da elkarrekin dantzan egitea.
Gozatu. Bizi. Dantzatu!
PROGRAMA
LARUNBATA, AZAROAK 25
- 16:30. Ongietorria eta aurkezpena Orduña Plaza hotelaren dantza gelan.
- 17:00-20:00. Ikastaroak
IGANDEA, AZAROAK 26
- 10:00-13:00. Ikastaroak
NOLA MATRIKULATU
Ikastaroetan izena emateko, beharrezkoa da:
1.- Mezu bat bidali behar da aiko@aikotaldea.eus helbidera, honako hau adieraziz:
-URDUÑA + izen-abizenak + harremanetarako telefono mugikorra.
2.- 50 €sartu, ikaslearen izen-abizenak adieraziz, Aiko Kultur Elkartea titularra den hurrengo banku-kontuan:
ES85 2095 0233 10 9109943783
HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZA
Hotel Balneario Orduña Plaza-k egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza asteburuan izena eman dutenentzat, besteak beste:
- Logela bikoitzean lo egitea martxoaren 25etik (larunbata) 26rako (igandea) gauean
- 25 larunbateko afaria
- Igandean, hilak 26, gosaria eta bazkaria.
- Zirkuitu termal bat bainuetxean
Logela bikoitza 175€ BEZ barne (87,5 lagun bokoitzeko)
Banakako gela 125€.
Informazio gehiago:
HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZA
https://www.hotelbalneariorduna.com/
Tel. 945 56 90 38
APARTAMENTOS CIUDAD DE ORDUÑA
Hotel Balneario Orduña Plazan tokirik ez bazenute, Apartamentos Ciudad de Orduña aukera egokia izan daiteke berton lo egiten gelditu nahi dutenentzat:
https://apartamentosorduna.com/
Tel. 621 209 221
URDUÑARI BURUZ
https://www.google.com/maps/place/orduna
https://es.wikipedia.org/wiki/Ordu%C3%B1a



