Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Dantza asteburua Areatzan, urtarrilak 25-26 | AIKO
Dantza asteburua Areatzan, urtarrilak 25-26
Berriak

Dantza asteburua Areatzan, urtarrilak 25-26

Datorren urtarrilaren 25 eta 26an Areatzan (Bizkaia) Aiko taldeak antolatuta musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.

Datorren urtarrilaren 25 eta 26an Areatzan (Bizkaia) Aiko taldeak antolatuta musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.

Dantza ikastaroak Areatzako Herriko Eskolan eta AIKO Taldeko dantza irakasleekin 4 tailer ezberdinetan ekingo diogu dantzari:

Kontraiantzak

Aspaldi, Urduñan ere ekin genion kontraiantzak ikasteari, baina egoki iruditu zaigu kadrilleak ikasteko aukera berriz zabaltzea egon ez zirenei, eta egondakoei ere, berriz ikusteko parada. Edozein kasutan, ondo pasatuko dugu kuadrilletan elkarrekin dantzan.

Jotaren gorpuzkera eta aldaerak

Fandangoa edo jota dantza totala da askorentzat, eta horrela, amaigabeko aukerak ematen dizkigu inprobisatzeko, jolasteko eta gozatzeko. Tradiziozko gorpuzkeratik abiatuta hainbat aldaera edo mudantza aztertu eta praktikatuko ditugu.

Mazurka 2.0

Gehienetan, balseotik abiatuta mazurkara heltzen gara eta hor mundu oso bat irekitzen dugu aukera anitzekin; fandagoan erabiltzen ditugun egiturak mazurkan ere erabiltzea adibidez. Mazurkarekin dantzan inprobisatzeko baliapideak eskuratu eta gozatzeko tailerra.

Mutxikoekin olgetan

Arratiako inguruan mutxiko edo dantza jauziak ezezagunak izan dira gutxirarte. Talde koreografia bat baino askoz gehiago dago mutxikoetan: erritmoa eta dantza. Mutxikoen egiturak ulertzeko eta modu ezberdinetan barneratzeko tartea izango dugu 90 minutuko tailer honetan.

PROGRAMA

ZAPATUE, URTARRILAK 25

  • 16:30. Ongietorria eta aurkezpena Areatzako Herriko Eskolan.
  • 17:00-18:30 Ikastaroa 01
  • 18:30-20:00 Ikastaroa 02

Afalondoan

  • 22:30 Mazurka klandestinoa Roberto Etxebarriarekin

DOMEKEA, URTARRILAK 26

  • 10:00-11:30 Ikastaroa 03
  • 11:30-13:00 Ikastaroa 04

NOLA MATRIKULATU

Ikastaroetan izena emateko, beharrezkoa da:

1.- Mezu bat bidali behar da bulegoa@aikotaldea.eus helbidera edo whatsapp bidez 634 423 539 zenbakira, honako hau adieraziz:

        -Dantza asteburua Areatzan + izen-abizenak + email helbidea + harremanetarako telefono mugikorra. Adibidez:

              DANTZA ASTEBURUA AREATZAN

              JENOFA BISCARY LEKUE

jenofa07@gmail.com

              Tf 863 263 235 

2.- 50 €sartu, ikaslearen izen-abizenak adieraziz (ikastarora etorriko den ikaslea), Aiko Kultur Elkartea titularra den hurrengo banku-kontuan:

ES85 2095 0233 10 9109943783

3.-18 eta 30 urte bitarteko gazteak DEBALDE izango dute  matrikula, doan, musutruk, kittorik.

OSTATUA

Areatza hotel-bainuetxeak egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza asteburuan izena eman dutenentzat, besteak beste:

  • Logela bikoitzean lo egitea urtarrilaren 25etik (larunbata) 26rako (igandea) gauean
  • 25 larunbateko afaria
  • Igandean, hilak 26, gosaria eta bazkaria.
  • Zirkuitu termal bat bainuetxean

Logela bikoitza 180,90€ BEZ barne (90,45 lagun bakoitzeko)

*Norbaitek ostiralean, 24ean hotelean lo egitea nahi edo behar izanez gero, logela bikoitza bakarrik (gosaririk gabe) 55€ko prezio berezia izango luke.

Interesik baduzu, edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu hotelera eta Aikoren dantza asteburuko eskeintzaz galdetu:

HOTEL BALNEARIO AREATZA

Tel: 946 57 27 05

https://www.hotelbalnearioareatza.com/

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa