Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Club Vasco de Camping elkartearekin Urbiara dantzan!: Urbiara dantzan! | AIKO
Club Vasco de Camping elkartearekin Urbiara dantzan!: Urbiara dantzan!
Berriak

Club Vasco de Camping elkartearekin Urbiara dantzan!: Urbiara dantzan!

Mendia, txangoa, ibiltaria, erromesa, erromeria, dantza, dantzaldiak, mendizalea, dantzazalea... Mendia eta erromeria...

Mendizale, ibiltari, dantzari edo/eta dantzale txit agurgarria:

Mendia, txangoa, ibiltaria, erromesa, erromeria, dantza, dantzaldiak, mendizalea, dantzazalea... Mendia eta erromeria... Aspalditik, Euskal Herrian mendiak elkargune izan dira, berezko komunikabidea gehienetan, amankomuneko mugatoki, eta sarritan guzti horrekin batera, leku magiko eta sakratu ere. Eta inguru horretan, elkar ezagutzeko, elkarrekin harremanak egiteko, elkarrekin herri bat garela sentitzeko ere (batez ere sasoi ilunetan), dantzan egin dugu. Mendi inguruko erromeriak (benetako erromeriak esango lukete askok) aparteko giroa dute: ibilaldia, paraje ikusgarriak, joaterakoan ilusioa, lagun arteko parranda giroa, dantza, musika, bueltako nekea eta kontakizunak...

Guk ere, mendiak maite ditugularik, eta mendizaletasuna gure herriko kulturaren parte inportante bat delako, Urbiako landetan erromeria berezi bat antolatzera gatozkizue ekainaren 22an (eguraldi txarra balego 29an). Eta porsiakaso gutariko norbait dantza kontuetan erdoildu samar balego, Aiko taldekoekin batera, dantza tailerra (ITV-a pasatzeko) eta erromeria antolatu behar dugu:

  • 12:00-14:00 dantza tailerra hutsetik dantzan hasteko, "nivel cero patatero", mendizale ororentzat, oinez egiteko gai den edonorentzat. Guztiok barnean dugun dantzariari ateak zabaltzeko aukera paregabea. Eta gero bokata, zahatoa, tartera, babarrunak... depositoa betetzeko tartea. Eta ondoren...
  • 15:30-17:00 erromeria, dantzan egiteko, tailerrean ikasitakoa eta etxetik ekarritakoarekin, elkarrekin tarte on bat pasatzeko. 

Gure aiton-amonak, gehienetan, ez zuten ulertzen mendizaletasun hutsa:

  • Mendira zoazte?
  • Bai.
  • Tontorrera?
  • Bai.
  • Zertara? Han ez dago ezer eta! 
  • Ibiltzera.
  • Besterik gabe?

Oraingoan, zerbait inportantea dugu Urbiako landetan egiteko: elkarrekin dantzan!

Info gehiago:

http://www.vascodecamping.org/index.php?option=com_content&view=article&id=707%3Aekainak-22-junio-mendi-erromeria&catid=39%3Aactividades&Itemid=330&lang=es

http://www.vascodecamping.org/

CLUB VASCO DE CAMPING

Calle Prim nº 35

20006, San Sebastián (Gipuzkoa, Spain)

Apartado postal 229

Código postal 20080

Telefono / Fax: (+34) 943 27 18 66

cvc@vascodecamping.org

Horario oficina: Lunes a viernes de 16:30 a 20:30

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa