Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
"Bilgua" Aikoren CD berria | AIKO
"Bilgua" Aikoren CD berria
Berriak

"Bilgua" Aikoren CD berria

“Bilgua” da gure azken diskoaren izena eta Elkarrek argitaratu du.

“Bilgua”  da gure azken diskoaren izena eta Elkarrek argitaratu du. Dantzarako diskoa dugu, tradiziozko musika-tresna taldea oinarritzat hartuta - txuntxun-a (esku bateko flauta eta salterioa), biolina eta danborra- Nafarroako Pirinioetako soinua islatzen duena

Txuntxunaren protagonismoak  eramaten gaitu Nafarroako Pirinioetara, hain zuzen ere kolpekatutako soken musika-tresna honek gure Herriko inguru horretan lortu izan du osperik handiena. Irati eta Ossau bailaretan Euskal Herriko kulturak bat egiten du Bearne, Aragoi eta Kataluniakoarekin ere: horietako guztietako dantza tradizionaletan  Txuntxun-biolina taldearen presentzia bereizgarria da. Hola, “Bilgua” lanak, mendia eta Pirinioak zehazki, kultur komunikazio eta harremanen toki bezala aldarrikatzen du. 

CD-aren izenburua, Bilgua hitza, nafar euskalkian artzainek egiten dituzten bilerak izendatzeko erabiltzen da,  sutondoko epeltasunean kontakizunak eta kantuak lagun dituztelarik artzainek egiten dituzten bilerak hain zuzen ere. Izenburuaren ondoko esaldiak, “Pirineotako magaletan dantzan”, gogora dakarkigu euskaldunak deskribatzeko Voltairek idatzitako aipu ezaguna: “Pirinioen magalean dantzan egiten duen herria”.

Errepertorioa erromeria tradizionalen tankeran grabatu da, hasieratik amaierara dantzan egin ahal izateko, XX. mende hasieran Luzaiden dantzatzen zirenetan bezala;  bailara eta inguru ezberdinetako dantzak sartu dira, jauzi, ingurutxo, mutildantza, jota, balsa, mazurka, Txotis edota zortziko-en erritmoekin.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa