Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
BANDtzaldia: estreinaldia Ekainak, 24 ostirala Bilboko Azkuna Zentroan | AIKO
BANDtzaldia: estreinaldia Ekainak, 24 ostirala Bilboko Azkuna Zentroan
Berriak

BANDtzaldia: estreinaldia Ekainak, 24 ostirala Bilboko Azkuna Zentroan

AIKO Taldeak eta Bilboko Udal Musika Bandak 'BANDtzaldia' ikuskizuna estreinatuko dute datorren ekainaren 24an AZKUNA ZENTROAn, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

AIKO Taldeak eta Bilboko Udal Musika Bandak 'BANDtzaldia' ikuskizuna estreinatuko dute datorren ekainaren 24an AZKUNA ZENTROAn, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Kontzertuak Bilboko Musika Bandako eta AIKO taldeko musikariak bilduko ditu, agertokian 50 musikari baino gehiago elkartuz, Sabin Bikandik idatzitako eta Joserra Gutiérrez konposatzaileak moldatutako euskal musika bikainaz osatutako errepertorioa eskainiz. Musikaz gain, ikuskizunak erromeria ere eskainiko du Azkuna Zentroan (Alondegiko Ataria), AIKO taldeko dantza maisuekin, jende guztia parte hartzera gonbidatuz. Kontzertuan, hilabete honetan 121 urte betetzen dituen Bilboko Musika Bandaren beteranotasuna, euskal dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duten musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen eta 2016 honetan 10 urteko ibilbidea betetzen duen AIKO TALDEAren filosofia bereziarekin uztartuko da.

Gaur asteartean, Musikaren Nazioarteko Egunean, Bilbok kalera atera du musika, ekitaldi hau aurkezteko.

Udal Musika Banda osoa, José Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean, AIKO Taldeko musikariekin eta dantza maisuekin batera, hiru gai interpretatzeko eta dantzatzeko –‘Baigorriarrak’ jauzia, ‘La veloz sangüesina’ jota eta ‘Los hermanos Anaiak’ pasodoblea–.

Gai horiek datorren barikuan, ekainaren 24an, eskainiko den kontzertu-jaialdian ere eskainiko dituzte. BANDtzaldiaren aurkezpena Evaristo Churruca kaian egin da, Guggenheim Museoak eta Salbek osatzen duten ingurune paregabean.

Ekitaldian, Nekane Alonso Bilboko udaleko Kultura zinegotziak, Leire Aragón BBK Fundazioko Gizarte Laneko zuzendariak, Ana Madariaga BilbaoMusikako zuzendari gerenteak eta AIKO Taldeko Sabin Bikandi, Álvaro García, Txus Aranburu eta Amaiur Cajaraville musikariek eta Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga, Josu Garate eta Irune Arrizubieta dantza maisuek hartu dute parte.

 

`BANDtzaldia´ AIKO Taldeak asmatutako ikuskizun kontzeptu berria da, Euskal Herriko Musika Bandekin egingo dena, eta BBK Fundazioaren babesa eta BilbaoMusikaren laguntza izango ditu datorren ostiraleko estreinaldian. Bandek interpretatutako AIKO Taldearen musika dantzatzeko, eta jendearen partaidetza izango duen erromeria, dena bat eginda. 

Gaur egungo gizartean, kontzertuetan zuzeneko musika entzuten ohituta gaude, baina kontzertuaren errituala, gaur egun ulertzen dugun bezala, ez da antzinakoa, XX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen estandarizatzen eta ia mundu osora zabaldu da. Ordura arte, eta gaur egun zenbait lekutan ere horrela jarraitzen du, Euskal Herriko biztanleek partaidetzan oinarritutako modu interaktiboan gozatzen zuten musikaz, gure danbolin, dultzaina eta alboka joleen musikarekin dantzatuz, eta XIX. mendetik aurrera plazetan egiten ziren erromeriak alaitzen zituzten gure herrietako eta hirietako banda ugarien musikarekin.

‘Herriko bandarekin egiten zen jaiegunetako dantza, aisiarako, topaketarako eta sozializaziorako gune nagusia zen. Hori da, baita ere, gure proposamenaren, proiektu honen, helburu nagusia’, adierazi du BANDtzaldiaren errepertorioaren egilea den Sabin Bikandi musikariak. Dantza tradizionalez gozatzeko musika, espazio eta aukera berriak sortzen AIKO Taldea azken urteetan egiten ari den esfortzua Bilboko Udal Musika Bandaren soinuekin nahastu nahi da lehenengo, ondoren, dantza eginez, Euskal Herriko gainerako musika bandak kutsatzeko.

Helburua: mundu guztia dantzan jartzea.

Horrela, ehun urte baino gehiago dituen Bilboko Bandak inauguratuko du ostiralean, ekainaren 24an, `BANDtzaldia´ proiektua. Proiektuak edizio gehiago izango ditu Bilbon, urriaren 2an Areatzako Kioskoan eta abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, BBK Aretoan eskainiko den kontzertu solidarioarekin. Horrez gain, AIKO Taldea harremanetan ari da Iruñeko, Legazpiko, Errenteriako, Hernaniko eta Irungo Musika Bandekin, besteak beste, `BANDtzaldia´ leku horietara eta beste batzuetara eramateko, oraindik zehaztu gabe dauden egunetan.

Bilbon egingo den estreinaldirako aukeratu den egitaraua, Sabin Bikandi AIKO taldeko kide sortzaileak eta 2015eko musika konposizio hoberenaren Max Saridunak idatzitako 20 lan baino gehiagok osatzen dute. Joserra Gutiérrez Barakaldoko konposatzailea arduratu da moldaketez, lan bikaina eginez, abestiak bandaren egiturara egokitzeko. Bilboko Udal Musika Bandak eta AIKO taldeko musikariek programa animatua eskainiko dute Alondegiko Atariko (AZKUNA ZENTROA) eszenatokitik, José Rafael Pascual Vilaplana Bandako zuzendari titularraren aginduetara

Musika entzuten den bitartean, dantza maisuak dantzan arituko dira Azkuna Zentroko atarian, jende guztiaren partaidetzara zabalik egongo den ikuskizuna alaituz. AIKOn ohikoa denez, ez dira beharrezkoak ez maisutasuna ezta klaseak ere; dantzan egiteko behar den gauza bakarra gogoa da.

  

`Anatema baten amaiera´

Errepertorioak aire aldaketa eragingo du Bilboko Udal Musika Bandan, dantzan egiteko pentsatutako abesti bilduma interpretatuko duen talde profesionalean. Jotatik eta mazurkatik porrura edo jauzira, tangotik eta rancheratik igaroz. Egitaraua bitxia da XXI. mendeko Banda baterako. Dena den, esan behar da beste garai batzuetan bandak ezin izango zuela musika hori jo, debekatuta zegoelako, besterik gabe. Horrela erakusten du 1883ko abuztuaren 16an garai hartan Bilboko Alkate zen Eduardo Victoria de Lecea y Aranak emandako bandoak: "Queda terminantemente prohibido el entregarse a toda clase de bailes en toda la extensión del Paseo del Arenal", eta adierazten zenez, arau hori hausten zutenak "serán detenidos y puestos a mi disposición y castigados con el máximum de la multa que la Ley me autoriza a imponer". Testigantza horiek eta beste batzuk jasotzen ditu Aingeru Berguices antropologoak. Hori dela eta, datorren ekainaren 24an Bilbon egingo den kontzertua “Anatema baten amaiera” gisa definitzen du.

Izan ere, Bando hori eman zenean Bilboko Musika Banda oraindik existitzen ez zen arren, dantza egiteko debekua urte luzez luzatu zen Areatzan eta Hiriko beste leku askotan. Egitarauari egin dizkion oharretan, Berguicesek adierazten du Bilboko Musika Banda “beti egon zela babeslearen, agintzen zuten klaseen esku zegoen Udalaren, aginduen mende. Bandaren lehenengo 30 urteetan, dantzan egin zitezkeen errepertorioak pixkanaka kentzetik sortutako tentsioak nagusitu ziren”. Antropologoaren iritziz, Bilboko Bandak `BANDtzaldia´ proiektuan parte hartzeak “musika gorputz osoarekin, eta ez entzumenarekin bakarrik, biziko duen biztanleriaren sektore batekin berriro elkartzea” eragingo du.

Bilboko Bandak bere historian dantzarako musika jo duen arren –baltsak, pasodobleak, etab.–, guk dakigunez hau izango da zaleek dantza egiteko dantzaldi herrikoiaren testuinguruan horrelako errepertorioa eskainiko duen lehen aldia, hau da, betidanik erromeria izenez ezagutu dugun testuinguruan. Hori dela eta, BANDtzaldiaren estreinaldia oso gertakari berezia izango da.

EGITARAUA

Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana Musika: Sabin Bikandi

Banda moldaketak: Joserra Gutiérrez

`Gabantxo´ (pasodoblea)

2.                  `La veloz sangüesina´ (jota)

3.                  `La roncalesa´ (porrua)

4.                  `Ane's waltz´ (baltsa)

5.                  `Villamandos´ (txotisa)

6.                  `Zazpikoak´ (jauzia)

7.                    `Bizkarret´ (gabota)

8.                  `Karrikiri´ (foxa)

9.                   `Duguna´ (ingurutxoa)

10.              `Rancho corto´ (ranchera)

11.               `Bildaldia I´ (mazurka)

12.               `Baigorriarrak´ (jauzia)

13.             `Manexak´ (bralea)

14.                `Bikaña´ (jota)

15.               `Bikaña´ (porrua)

`BANDTZALDIA´ ESTREINALDIA: AIKO TALDEA + BILBOKO MUSIKA BANDA 

Eguna: Ekainak 24 ostirala Ordua: 19:30etan Lekua:AZKUNA ZENTROA (BILBOKO ALONDEGIKO ATARIA)

AIKO Taldea musikariak: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua)

AIKO Taldea dantza maisuak: Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga, Josu Garate eta Irune Arrizubieta

Bideo BANDtzaldia ‘Baigorriarrak’ https://youtu.be/X8aOhSc58vI <https://youtu.be/X8aOhSc58vI>

Informazio gehiago: https://www.facebook.com/BANDtzaldia    #BANDtzaldia

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa