Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Badator Torrijaldia 2017! | AIKO
Badator Torrijaldia 2017!
Berriak

Badator Torrijaldia 2017!

AIKO Taldeak Txorierrira ekarriko du aurten ‘Torrijaldia2017’, bere inauterietako erromeria dibertigarria.

AIKO Taldeak Txorierrira ekarriko du aurten ‘Torrijaldia2017’, bere inauterietako erromeria dibertigarria. Hitzordua, dantzazaleek urte osoan gehien itxaroten dutenetakoa, igande honetan, otsailaren 19an, arratsaldeko 18:30ean, izango da Derioko Baserri Antzokian (Seminario zaharraren atzealdean, Bizkaiko Teknologia Parkean). Bertara doazenei txokolatea eskainiko zaie, musikaz eta dantzaz betetako jai herrikoira ongi etorria emateko. Egun hauetako tradizioak agintzen duen bezala, mozorroek kolore berezia emango diote erromeriari eta, jakina, ez dira inauterietako tostada tipikoak faltako. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Inauterietako erromeria AIKO Taldearen dantzaldi egutegiko garrantzitsuenetakoa da, eta aurten Derioko Baserri Antzokian egingo da, inguru horretan euskara eta euskal kultura zabaltzeko lanean laguntzeko xedez, ekimen hori martxan jarri zuten Totoanekin, Euskara Elkarteen Federazioarekin eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin lankidetzan.

AIKO hasiera-hasieratik ari da Baserri Antzokiarekin batera lanean, zenbait kultur ekintza antolatuz. Izan ere, hori izan zen taldeak urte amaierako erromeria herrikoia ospatzeko aukeratu zuen lekua. Hori da Bizkai osoko dantza zaleek euren egutegian ezinbesteko hitzordu gisa markatuta duten beste topaketetako bat.

Horrez gain, Baserri Antzokiak jotari eskainitako tailer bat eta ‘Jotamentala’ dokumentalaren proiekzioa ere jaso ditu. Dantza horren bilakaerari buruzko lan hori Euskal Herriko hiriburuetan eta beste herri batzuetan ere eskaini da, arrakasta handia lortuz.

Horrez gain, hauek izango dira AIKOren ‘Dantzazaleak’ erakusketaz Baserri Antzokian gozatzeko azken egunak. Erakusketa horretan Iñaki Andresek taldearen ikastaroetan eta erromerietan hartu dituen argazkiak ikus daitezke. Hamar urteko ibilbidean taldea jarraitu duten milaka dantzazaleei eskaini nahi zaien omenaldi xumea da.

Seminario zaharraren atzealdean, Bizkaiko Teknologia Parkean, dagoen Baserri Antzokiak berriztatu egin du, gaur egun programazioa duten udalerrietako kultur eragile gisa dagoeneko finkatuta dauden kafe antzokietan duela urte batzuk martxan jarri zen kontzeptua, eta aisiara eta kulturara zuzendutako azpiegitura berritzailea eskaintzen du. Oraingo honetan, fundazioa Totoanetik (Euskararen aldeko Txorierriko Elkarteen Federazioa) eta Sondikako, Loiuko, Derioko, Zamudioko, Lezamako eta Larrabetzuko udalek osatzen duten Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatetik sortu da.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa