ARRATIAKO JOTA. Ikastaroa II eta III. Urretxun
Berriak

ARRATIAKO JOTA. Ikastaroa II eta III. Urretxun

Joan den asteazkenean, Irailaren 13an, Zu Dantzaz eta AIKO Taldeak antolaturik, dantzazale talde eder bat elkartu zen Urretxuko Pagoetan "Arratiako jota" lelopean antolatutako ikastaroan parte hartzeko.

Joan den asteazkenean, Irailaren 13an, Zu Dantzaz eta AIKO Taldeak antolaturik, dantzazale talde eder bat elkartu zen Urretxuko Pagoetan "Arratiako jota" lelopean antolatutako ikastaroan parte hartzeko. Ordu pare batean dantzan eta ariketa ezberdinak egiten aritu arren, tradiziozko fandango edo jotaren inguruan lanean jarraitzeko gogoz gelditu ginen hor nonbait, eta datozen iraileko asteazkenetan, 20an eta 27an, hitzordua jarri dugu toki berean, arratsaldeko 18:00tan lanean aritzeko. Jota edo fandangoaren dantzakera zaharra edo tradizionala lantzeko gogorik baduzu (hainbat tokitan "Arratiako jota" deitzen dutena) hurbildu zaitez lasai Pagoeta gune soziokulturalera.

Ikastaroa doan da eta izena emateko, email bat igorri info@aiko.eus helbidera parte hartu nahi duen ikaslearen izen abizenak eta telefono mugikorraren zenbakia adierazita. Ikastaroa praktikoa izango da eta ordu bi inguruko iraupena izango du (pokomasomenos...).

ARRATIAKO JOTA URRETXUN

Bigarren eta hirugarren saioak

Ikastaroa doan

Irailak 20 eta 27, 18:00

Pagoeta gune soziokulturala

Pagoeta auzoa, 2

20700 Urretxu

Izena emateko ikaslearen izen abizenak eta mugikor zenbakia igorri honako helbidera:

info@aiko.eus

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366