Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Aikorekin dantzan Aste Nagusian | AIKO
Aikorekin dantzan Aste Nagusian
Berriak

Aikorekin dantzan Aste Nagusian

AIKO TALDEAK DANTZA TRADIZIONALEKO TAILERRAK ETA ERROMERIAK ESKAINIKO DITU ASTE NAGUSIAN, BILBOKO KONPARSEN ESKUTIK AIKO Taldeak ekimen berri bat iragarri du Aste Nagusian parte hartzea sustatzeko dantza tradizionalaren bidez, Bilboko Konpartsekin lankidetzan.

AIKO TALDEAK DANTZA TRADIZIONALEKO TAILERRAK ETA ERROMERIAK ESKAINIKO DITU ASTE NAGUSIAN, BILBOKO KONPARSEN ESKUTIK 

  • *AIKO Dantzaguneak dantzatzeko emozioa deskubritzeko eta doako tailer herrikoiekin gozatzeko aukera eskainiko du. Tailer horiek jai-eremuko hainbat txosnatan egingo dira, egunero, 13:30ean: 21ean (Zarataz), 22an (Askapeña), 23an (Altxaporrue) eta 24an (Trikimailu).
  • *Jardueren egitaraua AIKO Dantzapoteoarekin osatuko da, asteazkenean, hilak 23, Zazpikaleetan zehar eta AIKO Erromeriarekin, ostiralean, hilak 25, Arriaga plazan. 

AIKO Taldeak ekimen berri bat iragarri du Aste Nagusian parte hartzea sustatzeko dantza tradizionalaren bidez, Bilboko Konpartsekin lankidetzan. Programa berezi bat Bizkaiko hiriburuko jaien asterako: AIKO Dantzagunea, dantza herrikoien tailerrak txosnetan, egunero 13:30ean; tradizioa bihurtu den Dantzapoteoa Alde Zaharrean eta erromeria handi bat ostiralean Arriagako plazan.

AIKO Dantzagunea

Denok dakigu dantzan, gure gorputzari dantza egiten utzi besterik ez dugu egin behar, eta horretarako, AIKO Taldeak AIKO Dantzagunea antolatu du, Aste Nagusian dantzatzeko esperientzia partekatzeko gunea/tailerra. Jarduera abuztuaren 21etik 24ra bitartean egingo da Areatzako hainbat txosnatan, egunero 13: 30etan.

AIKO Dantzapoteoa

Asteazkeneko jarduerak 13:30ean hasiko dira AIKO Dantzagunearekin Altxaporrue konpartsaren txosnan, eta ondoren, aspalditik Aste Nagusian ospatzen den AIKO Taldearen Dantzapoteoari hasiera emango zaio. Dantzapoteoan, AIKOko musikari taldeak lagunduta, bere soinu mugikorreko ekipoarekin, lagunen artean abestu eta dantzatzen da Alde Zaharreko tabernatik tabernara.

AIKO Erromeria

Eta ostiralean, Aste Nagusiko egun handian, 19:00etan, erromeria Arriaga plazan.

Ikastea eta dantzan hastea garrantzitsua bada, garrantzitsua da horretarako aukera eta espazio egokiak izatea, horregatik, AIKOk tradiziozko dantza modu berri batean bizitzeko aukera eskaini nahi digu. Zuzeneko musika, bereziki dantzarako egina, eta dantzaz gozatu ahal izateko zenbait argibide. Azalpenak, argibideak eta koreografia errazak, dantza barrutik ezagutzeko eta beste era batera ulertzeko eta bizitzeko.

Patxi Laborda eta Sabin Bikandi AIKOren sortzaileen iritziz, dantzatzea edozein adinetan jarduera fisiko osasungarria da, egoera kardiobaskularra eta orekaren zentzua hobetzen ditu, eta narriadura kognitiboa atzeratzen du, harreman sozialak bultzatzeaz gain. Hori dela eta, AIKO Taldeko kolektiboa 2006. urtetik ari da lanean dantza aikoeskolaren bidez zabaltzeko, astero Euskal Herriko hainbat tokitan eskolak emanez, eta astelehen arratsaldero Bilboko Campos Antzokian. Horrez gain, dantza tradizionaleko lehen eskola digitala jarri du martxan: https://www.aikoeskola.eus/.

AIKO TALDEA ASTE NAGUSIA PROGRAMA

AIKOrekin dantzan Aste Nagusian

Abuztuak 21, astelehena

  • 13:30, Zarataz konpartsaren txosnan

AIKO Dantzagunea

Abuztuak 22, asteartea

  • 13:30, Askapeña konpartsaren txosnan

AIKO Dantzagunea

Abuztuak 23, asteazkena

  • 13:30, Altxaporrue konpartsaren txosnan

AIKO Dantzagunea + Dantzapoteoa zazpi kaleetatik

Abuztuak 24, osteguna

  • 13:30 Kaialde txosna jai gunean (Satorrak+Trikimailu)

AIKO Dantzagunea

Abuztuak 25, ostirala

  • 19:00, Arriaga aurreko plazan

AIKO Erromeria

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa