Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Aikoeskola.eus, dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala | AIKO
Aikoeskola.eus, dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala
Berriak

Aikoeskola.eus, dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala

15 urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean buru-belarri aritu ondoren, AIKO Taldea ez dago pandemiaren ondorioz bere jarduera eteteko prest.

15 urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean buru-belarri aritu ondoren, AIKO Taldea ez dago pandemiaren ondorioz bere jarduera eteteko prest. Zorroztasun eta gizarte erantzukizun irizpideak jarraituz eta osasun agintariek emandako aholkuak betez, 2020-21 ikasturtean aurrez aurreko klaseak eten egingo ditu aldi baterako, baina, aitzitik, AIKO ESKOLA jarri du martxan, euskal dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala.

Munduko edozein lekutik, klik bakarrera

Musikariek eta dantza maisuek osatutako kolektiboaren ezaugarria, euren ibilbideko hamabost urteetan, proiektu aitzindariak eta berritzaileak bultzatzea izan da: irakasteko duten filosofiatik –AIKO metodoa, progresiboa, naturala eta ergonomikoa, musikaren eta mugimenduaren arteko erlazioa osotasun gisa ulertuta, eta “dantza eginez gozatu, gozatuz ikasi” arauan oinarritutakoa– hasi eta karbono zuntzeko danbor linea berria sortzeraino, musika bandekin lankidetzan eskainitako erromeria ziklotik (Bandtzaldia) edo jotari buruzko “Jotamentala” dokumentalaren ekoizpenetik igaroz.

Ildo berari jarraituz AIKO Taldea aitzindari bilakatu da orain, jotaren, arin-arinaren, mutildantzen eta jauzien, mazurkaren, polkaren, habaneraren edo baltsaren oinarriak plataforma digital baten, generoko lehenengoaren, bitartez, irakasteko orduan. Edozein gailutik (ordenagailua, ordenagailu eramangarria, tableta edo smartphonea), bakoitzak klasea hartzeko aukeratzen duen unean eta munduko edozein lekutik.

Klaseak zuzenean eta hiru hizkuntzatan

Ikastaro birtuala, aurrez aurreko ikastaroak bezala, urritik ekainera egingo da, hastapeneko eta hobekuntzako bi mailatan. Zuzeneko klaseak egongo dira astero, eta horiek tutorial moduan grabatu eta edozein unetan jarraitu ahal izango dira. Berrikuntza gisa, zuzeneko klaseak hiru hizkuntzatan izango dira, plataforma bezala: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, Internet bitartez mundu osora heltzeko helburuarekin.

Dantza guztiak, pausoz-pauso azalduta

Zuzeneko klaseez gain, plataformak kartara jarraitzeko dantza atala ere badu, dantza guztiak pausoz-pauso azalduta, prestakuntza osatzeko, AIKO Taldeko dantza maisuek grabatuta. Bertan aurkituko dituzu, Interneten lehen aldiz, jauzi eta mutildantza guztiak, eta baita modu argian eta didaktikoan grabatutako dantzako pausoen oso bilduma osatua, praktikatzeko, inprobisatzeko eta koreografia propioak sortzeko. Hau da: Euskal Herriko dantza tradizionala, bere estilo, erritmo eta koreografia ugariekin, pausoz-pauso azalduta.

Gainera, teknologia berriek balio pedagogiko handia duten elementuak sartzeko aukera eman dute. Adibidez, gure mugimenduak eta musika zelan sinkronizatu modu grafikoan eta errazean irakasten duen sistema berritzailea sartu da, eta baita pausoen irakaskuntza hobetzeko beste funtzio pertsonalizatu batzuk ere: musika aldatu barik kamera geldoan edo azkarrean erreproduzitzeko aukera, buklean erreproduzitzea, edo irudiaren 180oko bira ispilu gisa, ikasleak nahi duena aukera dezan.

Modu berean, eta ez ohiko jarduera gisa, Aiko Eskolak ikastaro monografikoak eta maisu-klaseak ere eskainiko ditu, dantza tradizionalaren arloan ospe handia duten espezialisten eskutik: Oier Araolaza, Aingeru Berguices, Vanesa Castaños, Nagore de las Cuevas, Pedro Elosegi, Josu Garate, Iñaki Goirizelaia, Aritz Ibáñez, Iñaki Irigoien, Claude Iruretagoyena, Jon Iruretagoyena, Jon Maya, Gari Otamendi, Arkaitz Pascuas, Pantxika Telleria edo Ines Uriarte.

Ekimena gaur arratsaldean aurkeztuko da Bilboko Campos Antzokian, eta urriaren 15ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ikasturte berrirako matrikula zabalik duen AIKO Dantza Eskola Digitalak urriaren erdialdean hasiko ditu lehenengo klaseak. Matrikula urte osokoa da, eta 160€ balioko ditu (19 €-ko hileroko kuota ordaintzeko aukera ere badago). Izena emateko izapideak eta ordainketa aikoeskola.eus webgunean egin daitezke.

PROMO BIDEOA https://youtu.be/DzIDyyLw1dY

VIDEO PROMOCIONAL https://youtu.be/7F151Ujo0Ic

PROMO VIDEO https://youtu.be/5GFKdrz966E

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa