Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKODRUMS by Ezpela, Danbolin Masterklasa Ustaritzen 2019-11-23 | AIKO
AIKODRUMS by Ezpela, Danbolin Masterklasa Ustaritzen 2019-11-23
Berriak

AIKODRUMS by Ezpela, Danbolin Masterklasa Ustaritzen 2019-11-23

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan.

DANBOLIN MASTERKLASA

Centre Altzabea, 531 rue HiribéhèreUstaritz

2019-11-23, larunbata

10:00-12:30 + 14:30-17:30

Sabin Bikandi, AIKO Taldea

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan.

Neu txuntxuneroa naiz, eta izenarekin, musika ulertu, egiteko eta batez ere jotzeko modu bat aldarrikatu nahi dut. Hiru zuloko gure flautarekin birtuosismo maila handia lortu dugu. Tresna bera ere, txistua, azken 150 urteetan aldatuz eta egokituz joan da eta ez gutxi.

Bertako egurrekin egiteari utzi eta afrikako ebanoa erabiltzen hasi ginen aspaldi, eta txistua, aurretik ezpelez, gereziz edo intxaurrez egiten zena, beltza bihurtu zen! Gero plastiko eta material ezberdinak erabili ditugu, metakrilatoa, altzairua, zilarra... afinazio sistema ezberdinak, txistu artikulatuak, silbotea, tonu ezberdinetan...

txistua erabat aldatu dugu! Eta bitartean, gure danbolina, oinarrian, Erdi Aroan zuen itxura eta egiturarekin mantendu dugu. Txistulari gehienok, ikasle gazteak ere sarritan, txistu bat baino gehiago izaten dute etxean eta beti berrikuntzei so azken modeloa lortzeko.

Eta danbolina, alderantziz, bakarra eta edonolakoa gehienetan, baztar batean abandonaturik... danbolin gixajoa...

Elkarrekin izango garen tartean, batez ere, nere danbolinarekiko ezagupena eta maitasuna partekatzen saiatuko naiz, nere eskarmentua. Arlo teknikoa landuko dugu: musika tresna egokia ezagutzen eta erabiltzen, eskuaren eta gorputzaren jarrera, soinuaren kalitatea, erredoble bikoitz eta hirukoitza, dinamika, azentoak, irakasbideak, ariketa teknikoak, e.a. Eta bestalde, arlo musikal edo erritmikoa, melodiarekin bat nola egin ostinato ezberdinak landuz, eta inportanteena, dantzarekin bat nola egin eta dantzen egiturak ulertu eta landuz.

Azken batean, tristulari edo txistularri izan beharrean, txuntxunero zoriontsua izateko ate bat irekitzea da helburua.

IZENA EMATEKO EMAILEZ AZAROAK 21 OSTEGUNA BERANDUEN (bazkaria antolatzeko)

yves.panizzoli@orange.fr

x.parrillaetchart@gmail.com

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa