Aiko Taldeak mintegi ziklo bat antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko
Berriak

Aiko Taldeak mintegi ziklo bat antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko

Aiko Taldeak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena dela eta, urtarriletik maiatzera bitartean Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan emango dena.

Aiko Taldeak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena dela eta, urtarriletik maiatzera bitartean Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan emango dena.

Mintegi-zikloa bost saio monografikotan antolatuko da, eta euskaraz emango da. Euskal musika eta dantza tradizionalaren arlo garrantzitsuetan ezagutza sakontzea eta, tradizioa eta gaur egungo interpretazioa lotuz ikuspegiak eguneratzea du helburu, besteak beste.

Tailerrak, Aiko Taldeko kideek eta bertan parte hartuko duten adituek gidatuta, musika eta dantza irakasleei, dantza taldeei eta musika tradizionaleko profesionalei zuzenduta daude, baita dantzaren sistemetan sakondu nahi duten dantzari eta ikertzaileei ere. Saioek izaera praktikoa izango dute nagusiki, baina, aldi berean, edukiak hobeto kokatzeko eta ulertzeko funtsezkoak diren kontzeptu-esparruak landuko dira.

Mintegiek 25 €-ko kostua dute bakoitzeko, baina 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat doakoak dira, eta izen  aiko.eus webgunean egin behar da. Hauek dira emango diren mintegiak:

Urtarrilak 24: Pandero integrala

Martxoak 1: Jotaren estandarizazioa, sorkuntza eta askatasunaren arteko tentsioa.

Martxoak 28: Dantzarako danbolina txistularien tradiziotik abiatuta

Apirilak 18: Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

Maiatzak 24: 1-2-3 oinarrian. Erritmoaren garrantzia dantzarako

    Partekatu
    Harremana

    Kontaktua

    AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

    Elkartea + Eskola

    Uxue Zarate

    634 423 539
    Aiko Taldea

    Sabin Bikandi

    690 622 511
    Aikopeko

    Argi Zameza

    646 277 366