Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKO Taldeak hitzarmena sinatu du UPV/EHUrekin | AIKO
AIKO Taldeak hitzarmena sinatu du UPV/EHUrekin
Berriak

AIKO Taldeak hitzarmena sinatu du UPV/EHUrekin

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalak berreskuratzen ari den musikarien eta dantza-maisuen elkarteak, hitzarmen bat sinatu berri du Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearekin, horri esker unibertsitateko komunitateari eskainiko zaizkio Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroak.

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalak berreskuratzen ari den musikarien eta dantza-maisuen elkarteak, hitzarmen bat sinatu berri du  Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearekin, horri esker unibertsitateko komunitateari eskainiko zaizkio Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroak.  Ekimen  erriko Unibertsitateaquequehorrhhorretan, lantegi, mintegi eta erromeriak barne, Bilboko UPV/EHUren paraninfoan,  Bizkaia Aretoan, eskainiko ditu saioak astelehenero urritik ekainera.

Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Errektore-orde Carmelo Garitaonaindiak  eta AIKO Taldeko Sabin Bikandik sinatu dute hitzarmena.

Dantzaldi Ibiltariaren programazioaren bidez, AIKOk mailakako ikastaroetan eskainiko ditu euskal dantza tradizionalaren errepertorioa, metodo erraza inguru ludikoan erabiliz eta dantza herrikoia gizarteratzera lagunduz. Aukera erakargarri eta naturala da dantzari ekiteko, 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko ikastaro, lantegi, mintegi eta erromerietan.

Bilboko Abandoibarra zonaldeko Bizkaia Aretoa eszenatoki bihurtu zen iazko udaberrian ere, AIKO Taldeak girotutako zenbait erromeriek jendetza bildu zuten. Álvaro Sizak diseinatutako Bizkaia Aretoa eraikinak, Iberdrola dorrearen ondoan lekututa, Udaberriko dantzaldiak programaren hiru erromeria hartu zituen,  Kulturbasque kultur programazioaren baitan (Bizkaiko Campuseko Errektoretza Ordea).  

Irakasle-Ikasketen Gradu-ondoko Mintegia

Sustrai tradizionaleko  musika eta dantzaren zabalkunde soziala sustatzea kultur ondasun gisa; musika eta dantza tradizionalarekin, eta folklorearekin oro har, lotutako ezagutzak aktiboki transmititzeko laguntzea; eta musika eta dantza tradizionalak aisi jarduera gisa normalizatzeko laguntzea dira, besteak beste,  AIKO Taldearen eta UPV/EHUren arteko hitzarmen honen xedeetariko batzuk.

Xedeok lortu ahal izateko, dantzak, kontzertuak eta entzunaldiak eskainiko dira, eta horrez gain, jarduera pedagogikoak eta dibulgaziozkoak, hala nola, ikastaroak, mintegiak eta lantegiak.  

Bizkaia Aretoko Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroez gain, UPV/EHUrekin sinatu hitzarmenari esker, mintegi espezifiko bat eskainiko zaie Irakasle-Eskolako Gradu-ondoko ikasleei, Londoneko Unibertsitateko Etno-Musikologia Doktore Sabin Bikandik eskainia, txistularia eta konpositorea, AIKO TALDEKO sortzaileetariko bat da.

AIKO TALDEAK ETA UPV/EHUK SINATUTAKO HITZARMENARI ESKER, UNIBERTSITATEKO KOMUNITATERA ZABALDUKO DA DANTZALDI IBILTARIA EKIMENA

  • Euskal dantza tradizionalaren ikastaroak Bizkaia Aretoan eskainiko dira, Bilbon, astelehenero urritik ekainera
  • Ikastaro, lantegi, mintegi eta erromerien bidez, Dantzaldi Ibiltaria dantzan hasteko aukera erakargarri eta naturala da, 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko  
  • EHUk  Abandoibarran (Bilbo) duen eraikinak arrakastarekin hartu zuen iragan udaberrian AIKO Taldeak girotutako zenbait erromeria  
  • Bizkaiko Campuseko Errektore-orde Carmelo Garitaonaindiak  eta AIKO Taldeko Sabin Bikandik sinatu dute hitzarmena
Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa