Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKO Taldeak erromeriak eskainiko ditu uztailean Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko sei herritan | AIKO
AIKO Taldeak erromeriak eskainiko ditu uztailean Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko sei herritan
Berriak

AIKO Taldeak erromeriak eskainiko ditu uztailean Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko sei herritan

AIKOk Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herri bisitatuko ditu uztailean, sei erromeria eskaintzeko.

AIKOk Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herri bisitatuko ditu uztailean, sei erromeria eskaintzeko. Iruñea, Barakaldo, Errenteria, Zarautz, Gernika eta Lemoa izango dira AIKOk bisitatuko dituen sei udalerriak, dantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazioari jarraituz.

Egun hauetan ospatzen ari diren San Fermin jaiak direla eta jendez gainezka dauden Iruñeko kale zaharrak izango dira Dantzaldi Erromeria jasoko duten lehenbizikoak, bihar, ostegunean, uztailaren 14an. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera ikuskizun horretaz gozatu ahal izango da Sarasate Pasealeku enblematikoan. Dantzaz gozatzeko aukera bikaina, dantza herrikoien koreografia tradizionalaren oinarrizko klabeak ikasiz, eta guztia maisu eta musikari profesionalek gidatuta, gozamenean eta dibertsioan oinarritutako giroan.

Jende guztiari taldeaz gozatzeko aukera eskainiko dioten hurrengo hitzorduak hil honen 15ean eta 16an izango dira Barakaldoko Herriko Plazan, arratsaldeko 20:00etan, Karmen Jaien barruan, eta Errenterian (Zumardia), arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekimen horren bitartez, eta azken urteetan gertatu ohi den moduan, AIKO Taldeak bat egingo du Ereintza Dantza Taldeak, Erromeri Eguna dela eta, duela 15 urtetik antolatu dituen ekitaldiekin.

Ia astebeteko atsedenaldia izango dute uztailaren 22an Zarautzera joan aurretik. Bertan erromeria eskainiko dute Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartearekin lankidetzan, arratsaldeko 20:00etan. Jardunaldien egitarauari amaiera emateko, Gernika bisitatuko dute uztailaren 30ean, Gernikako Euskal Museoaren 25. urteurrena dela eta, arratsaldeko 19:00etan, eta hurrengo egunean, 31n, Lemoa, 20:30ean, herriko jaietan.

BIHAR, OSTEGUNEAN, uztailaren 14an, Sanferminetatik igaro ondoren, 15ean eta 16an Barakaldo eta Errenteria bisitatuko dituzte, eta hilabete hau Zarautzen, Gernikan eta Lemoan eskainiko dituzten erromeriekin amaituko dute, 22an, 30ean eta 31n

Uztailaren 16an, larunbatean, AIKOk bat egingo du duela 15 urtetik Ereintza Dantza Taldeak Errenterian antolatzen duen Erromeri Eguneko ekitaldiekin

EGITARAUA

Uztaila 14 osteguna: Dantzaldi Erromeria (19:00)

Sarasate Pasalekuan, Iruñea

Uztaila 15 ostirala: Dantzaldi Erromeria (20:00)

Herriko Plazan, Barakaldo

Uztaila 22 ostirala: Dantzaldi Erromeria (20:00)

Errenteria (Zumardian) HAUZPOZ Euskal Herriko Akordeoi Elkartea

Uztaila 30 larunbata: Dantzaldi Erromeria (19:00)

Gernika - Gernikako Euskal Herria Museoaren 25. urteurrena

Uztaila 31 igandea: Dantzaldi Erromeria (20:30)

Lemoa Herriko jaiak

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa