Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKO Taldea, protagonista bihar, ostegunean, TVE-ko 2. kateko 'Rincones Exquisitos' saioan | AIKO
AIKO Taldea, protagonista bihar, ostegunean, TVE-ko 2. kateko 'Rincones Exquisitos' saioan
Berriak

AIKO Taldea, protagonista bihar, ostegunean, TVE-ko 2. kateko 'Rincones Exquisitos' saioan

AIKO taldea izango da bihar, ostegunean, uztailaren 21ean, Televisión Españolako 2. Kateko “Rincones Exquisitos” telebista saioaren protagonista.

AIKO taldea izango da bihar, ostegunean, uztailaren 21ean, Televisión Españolako 2. Kateko “Rincones Exquisitos” telebista saioaren protagonista. Bere lehenengo denboraldia ostegun honetan itxiko duen saioa Bilbori eskainita egongo da eta bertan, Álvaro López aurkezlea Bizkaiko hiriburura hurbilduko da, euren berezitasuna edo kulturaren eta historiaren aldetik duten garrantzia direla eta ezagutzea merezi duten hiriko zenbait txoko eta alderdi ezagutarazteko. AIKO Taldeak, gaur egungo musikaren eta dantzaren ikuspegiaren ukitu laburra eskainiko du. Saioa bihar, ostegunean ikusi ahal izango da ‘A punto con La 2’ saioan 13:30ean, eta 20:40an eskainiko den bigarren emanaldian.

Sabin Bikandik eta Irune Arrizubietak AIKO Taldea zer den azalduko duten elkarrizketa laburraz gain, musikaz eta dantzaz gozatzeko denbora ere egongo da, Sabin Bikandiren (txistua), danbolina, dantza maisua), Txus Aranbururen (akordeoia), Álvaro Garcíaren (gitarra), eta Vicent Zaragozaren (perkusioa) musikarekin eta Josu Garateren, Ainhoa Odiagaren eta Irune Arrizubietarem dantzarekin. Álvaro López saioaren aurkezleak, musikaria aldi berean, bat egingo du taldearekin, biola joz.

Joan den ekainean TVEko ‘Rincones Exquisitos’ saioko telebista ekipo bat Bilbora etorri zen, hiriak eskaintzen dituen txoko erakargarrienetako batzuk grabatzeko. Kulturari eskainitako atalaren barruan, AIKO Taldea aukeratu dute bere lana erakusteko. Irudiak Bizkaia Aretoan, UPV/EHUk Abandoibarran duen eraikinean –bertan ematen du Dantzaldi Ibiltaria dantza ikastaroa– eta itsasadarraren ondoan dagoen Evaristo Churruca kaian grabatu ziren.

Álvaro Lópezek aurkezten duen 'Rincones exquisitos' saioak, duten historia, berezitasuna, kultur erreferentzia eta edertasuna direla eta, bisitatzea merezi duten hainbat txoko aurkezten ditu astero.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

1-2-3 Oinarrian, Sakontzen, Victoria Eugenia Antzokian

1-2-3 Oinarrian, Sakontzen, Victoria Eugenia Antzokian

Hiru puntuko urratsetan oinarritzen diren dantzen pultsua eta fraseoa ulertzea eta praktikatzea: eskotixak, kontraiantzak, baltsak, mazurkak, fandangoak…

Irakurri
Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

Dantza jauziak gure inguruan hedatuz joan dira, eta gaur egun, erromeri gehienetan bere tokia dute. AIKO Taldeak urteetako eskarmentutik abiatuta dantza jauzien ezagutza partekatzera dator.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa