Armentia ikastolarekin bat eginda, dantza eskolak asteartero urritik ekainera, eta hillero, azken larunbatean dantzaldi-erromeria, ikasitakoa praktikan jarri eta lagun artean dantzan ondo pasatzeko.
AIKO Gasteizen ere dantzan: Armentia Ikastolan hasiko gara aurten
2026–2027 ikasturtean, AIKO Dantza Eskola Gasteizera iritsiko da. Armentia Ikastolan elkartuko gara asteartero, urritik ekainera, dantzan ikasi, praktikatu eta elkarrekin gozatzeko.
Bi saio izango dira: oinarrizkoa, 17:45etik 19:15era, lehen urratsak egin nahi dituztenentzat; eta hobekuntza, 19:15etik 20:45era, dantzan oinarri bat dutenentzat.
Asteroko eskolez gain, hilean behin erromeria egingo dugu larunbatez arratsaldeko 18:00tan. Ikasitakoa dantzan jartzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera izango da, ikasleentzat zein dantzara hurbildu nahi duen edonorentzat. Hauek dira ikasturte honetarako aurreikusitako datak (hilleko azken larunbatetan gehienetan):
Urriak 31 · Azaroak 28 · Abenduak 26 · Urtarrilak 30 · Otsailak 27 · Martxoak 20 · Apirilak 24 · Maiatzak 29 · Ekainak 19
Ekainaren 19koa izango da ikasturteko azken erromeria. Saioen ordutegia eta gainerako xehetasunak aurrerago jakinaraziko ditugu.
Pozik gaude bide hau Armentia Ikastolarekin hasteaz. Familiek eta langileek osatutako hezkuntza-kooperatiba da, auzolana eta euskararen eguneroko erabilera ardatz dituena. Guk ere dantza elkarrekin ikasteko eta jendea elkartzeko modu gisa bizi dugu. Eskolak ikastolako komunitateari zein Gasteizko gainerako dantzazaleei egongo dira zabalik.
Urria dantzan hasteko da, ate irekiak izango ditugu, denontzat doan. Hilabete osoan etor zaitezke probatzera, lehen asteartean hasi ez bazara ere. Ikasturteko matrikula 180 eurokoa da; 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat eta Armentia Ikastolako guraso eta langileentzat, berriz, doakoa.
Ikusi ordutegiak eta eman izena. Armentia Ikastolako guraso eta langileek ikastolan bertan, dantza klaseetan, emango dute izena.



