Edukira joan
Sartu
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Dantza Eskola
  • Agenda
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Izena eman

Musika

  • Aiko Taldea
  • Historia
  • Kontratazioa
  • Aikopeko
  • Kontratazioa

Edukiak

  • Diskografia
  • Bideoak

Eskola

  • Astero
  • Gazte Eskola
  • Sakontzen
  • Pandero Eskola
  • Danspirenaika
  • Debalde

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

898 032 511
aiko@aikotaldea.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Aiko Eskola digitala: Aurkezpena | Urriak, 15 osteguna | AIKO Taldea
Aiko Eskola digitala: Aurkezpena | Urriak, 15 osteguna
Berriak
2020(e)ko urriaren 11(a)

Aiko Eskola digitala: Aurkezpena | Urriak, 15 osteguna

Ohiko urte batean, egun hauetan, gure dantza ikastaroa hasten arituko ginen. Ezohiko egoera honen aurrean, eta azken asteotan aurreratu dugun bezala, Aiko Taldeak aukera bat ikusi du zailtasunean,...

Ohiko urte batean, egun hauetan, gure dantza ikastaroa hasten arituko ginen.  

Ezohiko egoera honen aurrean, eta azken asteotan aurreratu dugun bezala, Aiko Taldeak aukera bat ikusi du zailtasunean, eta gure proposamenean kalitatezko jauzia emateko aprobetxatu dugu une hori.

Gure egitekoa ez da soilik gure lana digitalizatzean zentratu. Une oro gure ikastaroen funtsa gogoan hartuta digitalizatu dugu gure burua: soiltasuna, dinamismoa eta hurbiltasuna.

Horrek esan nahi al du formatu digitala soilik aukeratu dugula?

Ez. 

Denok bezala, faltan botatzen dugu elkarrengandik gertu egotea eta aurrez aurreko klaseei berriro ekitea, eta normaltasun horretara itzuli ahal izateko orduak kontatzen ari gara.

Zer espero dugu digitalizazioarekin?

Lehenik eta behin, garai berrietara egokitzea. Tresna digitalek egunero laguntzen digute, eta gure klaseetako eduki guztia gura dugun lekuan eta gura dugunean eskura izateko aukera ematen digute. Kalitatezko jauzi horrek gure ikasle guztiei zuzendutako zerbitzua osatzen eta hobetzen du.

Eta bigarrenik: asko maite dugu gure historia, eta partekatzea merezi duela uste dugu. Aldaketa honek mundura zabaltzen gaitu. Gure tradizioen funtsezko zutabe batek, dantzak, hain zuzen ere, eman dezakeen guztia erakutsi eta zabaldu gura dugu.

Ulertzen dugu aldaketak zalantzak sortzea… 

Plataforma oso konplikatua izango al da? 
Zer eduki eskainiko du?
Zelangoak izango dira klaseak?


Datorren ostegunean, urriaren 15ean, galdera horiei guztiei erantzungo diegu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian 19:00etan egingo den aurrez aurreko ekitaldian. Ekitaldi horretan, AIKO Dantza Eskola plataformatik nabigatuko dugu eta eskaini dezakeen guztia erakutsiko dugu.

COVID-19ak eragindako segurtasun-murrizketak direla eta, eta bertaratutakoen osasuna bermatzeko, ekitaldira doazen pertsonek osasun eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dituzte, eta maskara edo muturrekoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Joan gura baduzu, edukieraren kontrol egokia eta ekitaldiaren kudeaketa eraginkorra ziurtatzeko, erregistratu esteka honetan eta bertaratzearen baieztapena bidaliko dizugu.

Elkarren aurpegiak ikusiz eta bizi izan ditugun une onak gogora ekarriz ere gozatuko dugu une horretan.

Eskerrik asko, eta laster ikusiko dugu elkar! 

ERREGISTRATU EKITALDIRA: https://www.eventbrite.es/e/entradas-gonbidapenak-presentac-ion-2020-aiko-dantza-eskola-digitaladonostia-ss-124726832313

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

AIKO
8Ots
8 Ots 2026

La jota de... jota estandarizatuak, Donostia, martxoak 1

Azken hamarkadetan, jotaldia oholtza edo lehiaketa esparrura eramatearekin batera, forma itxi eta lokalizatu batzuk sortu dira gure inguruan. Forma horiek azken hamarkadetan zabaldu eta dantza...

Irakurri
AIKO
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

898 032 511
Aikopeko

Argi Zarraga

648 277 266
15
Urt
15 Urt 2026

DANTZA EGONALDIA URKIOLAN Martxoak 21-22

Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola...

Irakurri
AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7
14Urt
14 Urt 2026

AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7

Aikopeko Argi Zameza, Aitor Furundarena eta Sabin Bikandi elkartzen dituen proposamen berria da. Hirurok ere AIKO Taldeko kideak dira, baina oraingo honetan formatu txiki, arin eta gertuko batekin...

Irakurri
aiko@aikotaldea.eus
Kontaktu formularioa