AIKO EGUNAK
Berriak

AIKO EGUNAK

Maiatzaren 16 eta 17an, Mugerren, dantza asteburu ederra antolatu du Leinua Dantza Taldeak. Larunbat arratsalde eta igande goizez, Aiko taldearen eskutik, "Arratiako jota" aztertu eta landuko dugu, eta larunbat iluntzean (20:00) erromeria AIKO Taldeko musikariekin.

“Arratiako jota” izenarekin, batez ere, talde folklorikoen akademizazioaren aurretik hedatuta zegoen dantzatzeko modu herrikoi, aberats eta anitza izendatzen da. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, eta batez ere bertoko dantza maisua izan den Kepa Artetxeren lanari ezker Euskal Herri guztian zabaldu zen “Arratiako jota” moduan. Dantzakera honen oinarria, egitura eta sistematizazio didaktikoa ezagutzeko ikastaroa interesgarria antolatu da Mugerren Leinua Dantza Taldeak antolatutako dantza asteburuan,
Eta horren osagarri, maiatzaren 16an 20:00tan AIKO taldeko musikariekin erromeria.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366