Abel Iriondo, gure dantzari eta dantza maisu kutune hil da
Berriak

Abel Iriondo, gure dantzari eta dantza maisu kutune hil da

Ume umetatik txistua eta dantzaren munduan forjatua. "Elgoibarko Izarra" izena zuen dantzari taldearekin hainbat "Euskal Jaietan" ibilia.

Abel Iriondo

Ume umetatik txistua eta dantzaren munduan forjatua. "Elgoibarko Izarra" izena zuen dantzari taldearekin  hainbat "Euskal Jaietan" ibilia. Nerabezaroan "HARITZ" dantzari taldean parte hartzeko gonbitea jaso ondoren 40 urte bete zituen arte, taldeko partaide fidela. Donostiako "Argia" dantzari taldean 1987-2006 urte bitartean  "Haritz" utzi gabe ekin zion. 1996ean Durangora bizitzera aldatu zenetik gaurdaino bertako  "KRISKITIN" dantza taldeko partaide eta dantza erakuslea. Urtero Elgoibarko "Errosarioko Amaren Ezpatadantza"n eta Eibarren "Arrateko Amaren Ezpatadantza"n parte hartu eta "Kofrade" izaten jarraitu du. AIKO Taldeko dantzaria eta dantza-maisua Durangoko Plateruen Kafe Antzokian.

****************

Abel, bihotzeko Abel laztana... geur eskutik lotute, danok elkarregaz, sendo, zintzo, sakon... heure arimea lotu gurizin juk, dantzan soka sendo bategaz korapillo sendo bat ein juk plazan, eta betiko bat izengozak... Gaurdanik, azkenbako soka dantza horretako elkarregaz dantzan joazaken katebegiek gozak eta betiko dantza bidaide. Aikotarren maitasun guztiegaz... 

Hemen Josu Garate aurreskua eginez eta Abel Iriondo atzeskua dantzatzen 2016.eko abenduaren 10ean.

https://youtu.be/I-v6msgq2Uw

Eta hemen dantzan.eus-eko lagunen berria:

https://dantzan.eus/albisteak/abel-iriondo

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366