Edukira joan
Sartu
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Dantza Eskola
  • Agenda
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Izena eman

Musika

  • Aiko Taldea
  • Historia
  • Kontratazioa
  • Aikopeko
  • Kontratazioa

Edukiak

  • Diskografia
  • Bideoak

Eskola

  • Astero
  • Gazte Eskola
  • Sakontzen
  • Pandero Eskola
  • Danspirenaika
  • Debalde

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

898 032 511
aiko@aikotaldea.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
27 abenduak 27 "Kulunkaz", Campos Antzokia (Bilbo) 18:00 eta 19:00 | AIKO Taldea
27 abenduak 27 "Kulunkaz", Campos Antzokia (Bilbo) 18:00 eta 19:00
Berriak
2021(e)ko azaroaren 30(a)

27 abenduak 27 "Kulunkaz", Campos Antzokia (Bilbo) 18:00 eta 19:00

AIKO TALDEAK BI TAILER ANTOLATU DITU 6 URTE ARTEKO HAURRAK DANTZATZEN HASTEKO, CAMPOS ANTZOKIAREKIN LANKIDETZAN Helburua da helduak bihurtzea txikienek imitatzeko erreferente, eta jolas eta ariketa...

AIKO TALDEAK BI TAILER ANTOLATU DITU 6 URTE ARTEKO HAURRAK DANTZATZEN HASTEKO, CAMPOS ANTZOKIAREKIN LANKIDETZAN

Helburua da helduak bihurtzea txikienek imitatzeko erreferente, eta jolas eta ariketa ludikoen bidez, dantzarako zaletasuna transmititzeko tresnak eskaintzea.

Kulunkaz Gure lehen urratsak dantzan familian dantzatzeko bi tailer izango dira, bi adin-taldetan banatuta (0tik 2ra eta 3tik 6ra), eta abenduaren 27an, astelehena, egingo da Bilboko Campos Antzokian.

Derrigorrezko maskara Campos Antzokiko egonaldi osoan. 

Tailerrak, grabatu eta streaming bidez emitituko dira, helburu didaktiko eta dibulgatiboekin, batez ere interneten. Hori jakinda, parte-hartzaileek, parte hartzean, baimena ematen dute tailerrean grabatuak izateko beren seme-alabekin edo beren ardurapeko adingabeekin batera, eta haien irudiak erabiltzeko.

Informazio guztia: www.aikotaldea.eus

0-2 urteko tailerra: 17:00etan

3-6 urte bitarteko tailerra: 18: 0etan

Izen ematea:  deitu 634 423 539 telefonora, edo nahiago baduzu, zure datuak igorri info@aikoeskola.eus helbidera: aukeratu duzun tailerra (0-2 ala 3-6 urte), izen abizenak, telefono mugikorra eta haurrekin bazatoz beraien izenak eta adina.

PLAZA MUGATUAK

Prezioa: 10 €heldu bakoitzeko, sarreran ordaindu beharrekoa.

Irakasleak: Amagoia Elosegi, dantzaria, dantza irakaslea eta musika pedagogian aditua, Patxi Laborda dantzari, koreografo eta dantza maisua, eta Sabin Bikandi, musikari eta dantza maisua.

Zergaitik

Dantzaren transmisiorako prozesua anitza eta konplexua da. Ezaguerak, errutinak eta ohiturak hartzea, eta musikarekiko erantzun psikomotorrerako mekanismoak garatu eta finkatzea oharkabe gertatu ohi dira, era askotako jolas eta ariketen bitartez. Mota ugaritako entretenimendu hauek amaren sabel barruko esperientziatik has daitezke, eta gerora, bizitza osoko jarraipena izaten dute. Tailer honetan, dantza-tradizioa arbasoengandik jaso eta ondorengoengana igorri nahian dabiltzan AIKO Taldeko dantza maisuen esperientzia zabaltzen saiatuko gara.

Helburua

Dantza gure berba bako hizkuntza da, eta horrela, imitazioz eta inmersioz ikasten dugu hizketan eta dantzen ere. Haurrak, imitatzeko moduko erreferenteak behar dituzte inguruko helduen artean. Horixe da Kulunkaz tailer honen helburu nagusietako bat: haurrei inguruko helduak imitatzea ahalbidetuko dieten oinarri-oinarrizko tresnak eskaintzea. Hau da, familian dantza sustatzea.

Edukiak

Euskal kulturaren alor inportante bat, gure hizkuntza koreografikoa.

Musikarekiko gizakiak berezkoa dugun erantzun psikomotorea.

Musika eta mugimenduaren arteko erlazioa.

Dantzaren bidez ingurukoekin komunikazioa: dantza gizarteratzeko baliapide inportantea.

Musika gorputz osoarekin modu organikoan sentitzea eta bizitzea.

Belaunaldien arteko harremana. 

Tailerren dinamika

0-2 urteko tailerra. Besoetako umeak

Nori zuzendua: nagusiki helduentzat diseinatua: gurasoak, amama-aititeak , izeko-osabak, zaintzaileak, haurtzaindegi eta haur-eskoletako heziketako profesionalak... haurrek dantzarekin lehen kontaktua izan dezaten zenbait baliabide eta ariketa ezagutzeko interesa duen ororentzat. 

Haurrekin ere parte hartu daiteke, baina batez ere, gomendioa da nagusiak haurrik gabe etortzea, eta ariketa praktikoak egiteko, haurrak ordezkatzeko panpinaren bat ekartzea.

Haurrekin etorri ezkero, haurrak besoetan ditugula batez ere arituko gara, eta horrez gain, paseorako kotxetxoetan edo aulkitxoetan, edo motxiletan ere ariketak landuko ditugu.

Partehartzaile mugatuak espazioaren arauera.

3-6 urteko tailerra.

Nori zuzendua: Helduekin lagunduta datozen haurrentzat diseinatua. Haur+helduen bikoteak.

Musikarekin jolasten hasteko proposamen desberdinak: pultsuaren, erritmoaren, azentuaren edo esaldiaren pertzepzioa, edozein musikari aplika dakizkiokeen jolasen bidez.

Imitatuak izaten ikastea da kontua, eta etxeko haurrekin parteka daitekeela ikustea. Dantzaren bidez komunikazioak eta sormenak taldean eta familian duten zeregina sustatzea.

Partehartzaile mugatuak espazioaren arauera.

  

AIKO TALDEA ORGANIZA DOS TALLERES PARA INICIAR EN LA DANZA A BEBÉS Y NIÑOS DE HASTA 6 AÑOS EN COLABORACIÓN CON EL TEATRO CAMPOS                                   

El objetivo es convertir a los adultos en los referentes a imitar por los más pequeños, proporcionándoles, a través de juegos y ejercicios lúdicos, herramientas con las que transmitir la afición por el baile                                                                                                                                   

Kulunkaz – Nuestros primeros pasos en la danza, son dos talleres de danza en familia que se dividen en dos grupos de edades (de 0 a 2 y de 3 a 6 años), y se celebrarán el lunes 27 de diciembre en el Teatro Campos de Bilbao.

Mascarilla obligatoria durante toda la estancia en el Teatro Campos.   

Los talleres se grabarán y se emitirán en streaming con fines didácticos y divulgativos, principalmente en internet. Sabiendo esto, los participantes, al participar, dan su consentimiento para ser grabados durante el taller junto a sus hijos o menores a su cargo, y utilizar sus imágenes.       

Toda la información en: www.aikotaldea.eus

Taller de 0 a 2 años: 17:00 h

Taller de 3 a 6 años: 18:00 h

Inscripción: llamando al teléfono 634 423 539 o si lo prefieres, envia un mensaje a info@aikoeskola.eus con tus datos: taller elegido (0-2 o 3-6 años), nombre y apellidos, móvil de contacto, y si vienes con niños sus nombres y edad.

PLAZAS LIMITADAS

Precio: 10€ por adulto, a pagar a la entrada.

Impartidos por: Amagoia Elosegi, dantzari, maestra de danza y especialista en pedagogía musical, Patxi Laborda, dantzari, coreógrafo y maestro de danza, y Sabin Bikandi, tamborilero y maestro de danza.                                                     

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

AIKO
8Ots
8 Ots 2026

La jota de... jota estandarizatuak, Donostia, martxoak 1

Azken hamarkadetan, jotaldia oholtza edo lehiaketa esparrura eramatearekin batera, forma itxi eta lokalizatu batzuk sortu dira gure inguruan. Forma horiek azken hamarkadetan zabaldu eta dantza...

Irakurri
AIKO
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

898 032 511
Aikopeko

Argi Zarraga

648 277 266
15
Urt
15 Urt 2026

DANTZA EGONALDIA URKIOLAN Martxoak 21-22

Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola...

Irakurri
AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7
14Urt
14 Urt 2026

AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7

Aikopeko Argi Zameza, Aitor Furundarena eta Sabin Bikandi elkartzen dituen proposamen berria da. Hirurok ere AIKO Taldeko kideak dira, baina oraingo honetan formatu txiki, arin eta gertuko batekin...

Irakurri
aiko@aikotaldea.eus
Kontaktu formularioa