Aikopeko-ra itzuli
Kontratazioa
Kontratatu Aikopeko
Kontratatu
Zure ekitaldirako prest
Ekitaldi bakoitzerako prestakuntza zehatza egiten dugu. Hartu harremanetan eta zure beharretara egokitutako aurrekontua eskatu.
KontratatuZer eskaintzen dugu
- Formatu arina eta moldagarria
- 3 kideko taldea, logistika erraza
- Musika bizia tresna tradizionalekin
- Herri txikietako jaietara egokitua
- Publikoarekin gertutasun handia
- Erromeria, dantzabira eta kantaldia
Emanaldi motak
Dantzaldiak / Erromeriak
2-3 hDantzarako errepertorio zabala: jotak, porruak, polkak, txotisak, mazurkak, baltsak, ingurutxoak… Gidatua edo librea. Aukeran, aurretik dantza tailer laburra.
"Kostaldeko Koplak"
30-60 minKantaldi ikuskizuna. Kantua sentitzeko modu bat: tradiziotik tangora eta pasodoble airera. Neurrira egokitzen da edozein espaziotara.
Dantzapoteoa / Kantubira
45-90 minMusika eta kantua herri giroan zehar eramatea. Formatu akustikoan edo soinu ekipo mugikorrarekin.