Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Uda honetan egin ezazue dantza Aiko Taldearekin | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
NONTZEBERRI2022(e)ko ekainaren 24(a)

Uda honetan egin ezazue dantza Aiko Taldearekin

Uda honetan, BBKk eta AIKO Taldeak Bizkaiko hainbat herritara eramango dute dantza tradizionala, eta “kultura garaikide tradizionala ingurune ludikoan, jai-girokoan eta parte-hartzailean sustatzeko, eta horren bitartez gazteenei dantzara…

Uda honetan, BBKk eta AIKO Taldeak Bizkaiko hainbat herritara eramango dute dantza tradizionala, eta “kultura garaikide tradizionala ingurune ludikoan, jai-girokoan eta parte-hartzailean sustatzeko, eta horren bitartez gazteenei dantzarako sarbidea eta belaunaldien arteko harremana errazteko gonbitea” luzatuko dute.

Eta hori guztia, BBK Dantzaldi Ibiltaria proposamenari esker egingo da. Bizkaia zeharkatuko duten erromerietako lehen hitzordua zapatu honetan, hilak 25, izango da, Leioan, Aldapa plazan, San Juan jaien barruan. Ondoren, Bizkaiko ia eskualde guztietan egongo da dantzaldi ziklo honekin gozatzeko aukera: Zornotzan, uztailaren 9an; Markinan, 24an; Bermeon eta Plentzian, abuztuaren 6an eta 30ean, hurrenez hurren; eta irailaren 2an eta 3an, Trapagan eta Erandion.

Proposamen horren bitartez, antolatzaileek “sustrai tradizionaleko musikaren eta dantzaren zabalkundea sustatu gura dute, ondasun sozial eta kultural komun gisa, eta, horrez gain, ondare kulturala transmititzen eta mantentzen lagundu gura dute, musika eta dantza tradizionalen erabilera aisiako jarduera moduan normalizatuz. Jarduera kolektiboa eta doakoa denez, helburua belaunaldi guztietako partaideak erakartzea da, familiak, helduak eta baita adinekoak ere, belaunaldi gazteak ahaztu barik.”

Dantza egin nahi baduzue, herri horietako plazak dantzarako gune bihurtuko dira uda honetan, eta jotak, jauziak, txotiak, polkak, mazurkak, balsak, ingurutxoak, eta abar dantzatuko dituzue, beti ere, Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro Garcia (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaravilleko (kontrabaxua) AIKO Taldeko musikarien laguntzarekin.

Jatorrizko dokumentua
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa