Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
NONTZEBERRI2017(e)ko ekainaren 27(a)

Tradegin, tradiziozko dantza garaikidea egin

Asteburu honetan, Uda Ikastaroetan, Tradegin 2017. Tradiziozko dantza garaikidea egin. Gurea ote? izeneko ikastaro interesgarria burutuko da.EHUko Udako Ikastaroaren hirugarren eidizioan, Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin, eka…

Asteburu honetan, Uda Ikastaroetan, Tradegin 2017. Tradiziozko dantza garaikidea egin. Gurea ote? izeneko ikastaro interesgarria burutuko da.
EHUko Udako Ikastaroaren hirugarren eidizioan, Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin, ekainaren 30tik uztailaren 2ra ospatuko da Areatzan (Bizkaian). AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen taldeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan hartuko du parte aurten ere. 

Oraingo honetan, AIKO Taldeak beste hainbat tokitako dantzak ezagutzeko aukera eskaintzen du Gurea ote?ikastaroan. Horrela, beste kulturetako eta eskoletako dantza maisuekin batera, kultura desberdinetako eta gure kulturako dantzez gozatzeko aukera egongo da.

Benetan gure dantzak, geure-geureak dira? Hemengoak baino ez?  Galderak horien inguruan ardaztu da ikastaroa.  Hona hemen horren gaineko azalpen interesgarria:  “Zerbaiti euskal itxura edo kutsua eman nahi diogunean musika-dantza erabili ohi dugu; adibidez, ekitaldi ofizialetan txistu-danbolinaren musikarekin aurreskua dantzatzen denean edo film batean txalaparta doinua erabiltzen denean. Eta harago joanda, euskal diasporaren kasuan, sarritan, dantza hizkuntza baino inportanteagoa da euskal nortasuna adieraztekoan; euskalduntasuna osotasunean bizitzeko, dantzan egitea ia ezin bestekoa da. Testuinguru honetan, euskaldantzez hitz egiten da sarritan, gure dantzez, eta egia esan zeintzuk diren gure euskal dantzak finkatzea ez da edonolako betebeharra. 
Jotamentala filmean, Cesc Gelabert maisuak dionez “edozein dantza sasipekoa da”, hau da, ez dago esaterik jatorriz eta bete betean dantza hau hemengoa dela edo hangoa. Dantza eta kultura oro har permeableak direla ematen du. Gure zilborrari begira egotetik inguruan zer dagoen ikertzen hasten garenean berehala ohartzen gara inguruetan antzeko musika tresna, musika eta dantzak erabiltzen direla. Eta bestalde, esan daiteke ere, gurea dela gureganatzen duguna”.

Hortaz, Katalunia, Asturias edota Andaluziako dantza motak ikusiko dira. Parte hartuko duten adituetako batzuk, Sabin Bikandi Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga,  eta Irune Arrizubieta,  Pedro José Leandro, eta Reyes León, izango dira.

Datu guztiak hemen dituzue.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Tradegin, tradiziozko dantza garaikidea egin | Prentsa | AIKO