Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
'Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin' | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
NONTZEBERRI2016(e)ko ekainaren 19(a)

'Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin'

Aiko Taldeak Juanan Urbeltz, Jon Maya, Claude Iruretagoyena, Mercedes Prieto edo Jesús Terán bilduko ditu EHUko Udako Ikastaroan: Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen izenekoan, zeina ekainaren 24tik 26ra…

Aiko Taldeak Juanan Urbeltz, Jon Maya, Claude Iruretagoyena, Mercedes Prieto edo Jesús Terán bilduko ditu EHUko Udako Ikastaroan: Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen izenekoan, zeina ekainaren 24tik 26ra izango den Bizkaia Aretoan (Bilbo).

Ikastaro gehien bat praktikoa izango da, eta oso publiko anitzari dago zuzenduta. Joan den urtekoa Areatzan egin zen, eta 80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Aurtengo ikastaroa dantza tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen edozein pertsonarentzat egituratu da.
Kultur eta pedagogia alorreko ekimen horretan hainbat aditu hartuko dute parte ekaineko azken asteburuan,  Aikotik Patxi Laborda, Josu Garate eta Sabin Bikandi , eta gero, Juan Antonio Urbeltz folklorezale eta antropologo nafarra, Jon Maya Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria eta Claude Iruretagoyena, koreografo ospetsua eta Biarritzeko Maritzuli Konpainiaren zuzendaria.

Honetaz gain, udako ikastaroak dantzaren beste adierazpen batzuei ere begiratuko die, eta AIKO Taldeko musikariek eta dantza irakasleek Bilboko Udal Musika Bandarekin batera BANDtzaldia ikuskizuna egingo dute, ekainaren 24an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Plaza Barrian.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa