Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
ELCORREO.COM2017(e)ko abenduaren 10(a)

Muga gainetik dantzan, Durangon erromeria handia ospatzeko

Bixente Martínezek (Oskorri), Jarauta 69 txarangak, Kiki Bordatxo eta bere taldeak, eta Bizkaiko Gaiteroek hartuko dute parte jaialdi handi horretan, AIKOko musikariekin eta dantza maisuekin batera Durangok festaz betetako oso jardunaldi…

Bixente Martínezek (Oskorri), Jarauta 69 txarangak, Kiki Bordatxo eta bere taldeak, eta Bizkaiko Gaiteroek hartuko dute parte jaialdi handi horretan, AIKOko musikariekin eta dantza maisuekin batera

Durangok festaz betetako oso jardunaldi berezia biziko du datorren larunbatean, abenduaren 16an, AIKO Taldeak antolatu duen kontzertu-erromeria handiarekin. Izen handiek bat egingo dute aurten Aiko taldeko musikariekin eta dantza irakasleekin, musika eta dantza jaialdia eskaintzeko, goizez, Durangoko alde zaharreko kaleak animatuz, eta arratsaldez, Plateruena Kafe Antzokian.

Muga gainetik dantzan goiburupean, hauek hartuko dute parte: Bixente Martínez musikari eta konposatzaileak, Oskorriko eta euskal musikako beste egitasmo garrantzitsu batzuetako kideak; Kiki Bordatxo eta bere taldeak Iparraldetik; Iruñeko Jarauta 69 txaranga beteranoak; eta Bizkaiko Gaiteroek, AIKOko kideekin batera: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) musikariek; eta Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta dantza maisuek, plaza gidatuz.

Durangoko erromeria, AIKOk antolatzen duen jarduera egutegi zabaleko hitzordu nagusietakoa da, eta aurten, adiskidez eta gonbidatutako artistez eta taldez inguratuko da, eguerdiko 13:00etatik gaueko 22:00etara luzatuko den oso jardunaldi berezian. Eztabaidaezina da hitzordu tradizionala bilakatu dela jadanik dantzazaleen egutegian. Horietako askok Dantzaldi Ibiltarian hartzen dute parte, Bilbon (Campos Elíseos Antzokia), Donostian (Victoria Eugenia Antzokia), Durangon (Plateruena Kafe Antzokia), Markina-Xemeinen, Gernika-Lumon eta Galdakaon eskaintzen diren eta BBK Fundazioaren laguntza duten Aikoren dantza ikastaro egonkorretan. Urrian hasi ziren arren, ikasi nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte oraindik .

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Muga gainetik dantzan, Durangon erromeria handia ospatzeko | Prentsa | AIKO