Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
'Kulunkaz' jantza tailerra Bilbon, 0-6 urteko umeentzat | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
BIZKAIe2014(e)ko abenduaren 26(a)

'Kulunkaz' jantza tailerra Bilbon, 0-6 urteko umeentzat

UPV/EHUko Bizkaiko Campusak eta AIKO taldeak antolatu eta familiei zuzendutako tailerra Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) izango da datorren zapatuan, abenduak 27, goizeko 11:00etan. Kulunkaz tailerrak jantzearen lehen pausak 0-6…

UPV/EHUko Bizkaiko Campusak eta AIKO taldeak antolatu eta familiei zuzendutako tailerra Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) izango da datorren zapatuan, abenduak 27, goizeko 11:00etan.

Kulunkaz tailerrak jantzearen lehen pausak 0-6 urteko umeei erakustea dau helburu. Talde bi osotu dira: A taldea 0-2 urteko umeakaz eta B taldea 3-6 urteko umeakaz. Tailer biak aldi berean emongo dira eta 12:30era arte iraungo dabe. Aurretik izena emotea nahitaezkoa da (bulego@aikotaldea.com), plazak mugatuak dira eta. Tailerrean sartzean, helduek 10na euro pagau behar dabe.

AIKO Taldeko kide Sabin Bikandik zuzenduko dau 0-2 urteko umeen tailerra. Bertan erritmoak, txaloak, jolasak eta sehaska kantuak landuko ditu. Patxi Labordak, barriz, 3-6 urteko umeakaz lan egingo dau. Tailer horretan erritmoa eta sormena izango dira ardatz nagusiak. Horretarako askotariko jolasak egingo ditu pultsua, erritmoa, doinua edo azentua eta fraseatu musikala atzemoteko.



Bizkaie!

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa