Prentsa artxiboa
ANBOTO.ORG

Ikasturte amaiera ospatzeko, AIKO erromeria, bihar

Anboto 2014-06-13 Dantzaldi Ibiltaria ikastaroari amaiera emateko antolatu du Aiko taldeak biharko Platerueneko Dantzazale Eguna. Durangoko Andra Mariko elizpean 13:00etan eskainiko duten sokadantzagaz abiatuko dute eguna, eta kalejira e…

Anboto 2014-06-13 

Dantzaldi Ibiltaria ikastaroari amaiera emateko antolatu du Aiko taldeak biharko Platerueneko Dantzazale Eguna.
 

Durangoko Andra Mariko elizpean 13:00etan eskainiko duten sokadantzagaz abiatuko dute eguna, eta kalejira egingo dute, ondoren, Platerueneraino.

Bazkaritara bilduko dira kafe antzokian, eta erromeria eta goatekea gozatzeko aukera eskainiko dute, 22:00ak arte.

Dantza tradizionala zabaltzeko irakaskuntza metodo propioa du Aikok, eta Dantzaldi Ibiltaria ekimenaren seigarren ikasturtea izan da aurtengoa, Plateruenean; ikasturte amaierako jaia da bihar egun osoan ospatuko dutena.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366