Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
DANTZAN.EUS2017(e)ko maiatzaren 4(a)

Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa

Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fanda…

Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fandangoa zein ingurutxoaren doinuz jantzita, guztien arteko lotura eta ahaidetasunak, zein desbedintasunak eta berezitasunak azalduko dizkigute.

Egun horietan Utah-ko Unibertsitatetik euskal dantzak ikastera etorritako dantza ikasleak ikastaro trinkoa jasotzen arituko dira gurean eta aukera aprobetxatuz, ikastaro honetan parte hartuko dute haien formazioaren osagarri gisa. Hori dela eta ikastaroan ingelesa eta euskara tartekatuko dira azalpenetan.

Hirutarrak

Gure  gorputza bitarra edo bikoa dela esan dezakegu, dantzatzeari dagokionez batez ere, gure oin eta beso biek dantzan duten lanari begira behintzat. Oin bi izanda, hirunaka dantza puntuak antolatzerakoan konplexutasun berria sortzen da eta era berean dantzarako aukera berriak eskaintzen dizkigu erritmo hirutarrak. Izan ere, hirutarrak hor ditugu gure dantzetan, plazan zein oholtza gainean. Bat-bi-hiru, bat-bi-hiru hainbat aldiz errepikatuz, bai dantzarako eta bai dantzan irakasteko ere, egitura hirutarrak ulertzeko herraminta desberdinak eskainiko dizkigute Labordak eta Bikandik.

Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandango eta ingurutxoak

  • Irakasleak: Patxi Laborda eta Sabin Bikandi
  • Data: maiatzak 13, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Eibarko Portalea Kultur Etxea (Bista Eder 10, Eibar)
  • Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Patxi Laborda (Iruñea, 1967)

Dantzari, dantza-maisu, koreografo, gidoilari eta dantza sustatzailea, urteak daramatza Bilbao Musikan helduendako tradiziozko dantzaren irakasle lanetan. Aiko taldean erromeria dinamizatzaile moduan ere aritzen da eta hauekin dantzarako zenbait disko eta DVDren prestaketan eta grabaketan parte hartu du. Dantza tradizionalaren inguruko hamaika ikastaro eman ditu, hango eta hemengo dantza-maisuekin etengabeko hartu emana mantenduz. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Zenbait aldizkaritarako dantzaren inguruko artikuluak ere idatzi izan ditu, besteak beste 2007ko neguan EDBko Dantzariak aldizkariaren 54. alean argitaratutako "Dantzan irakasten" izenburukoa, edota Euskonewsen jasotako "Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan" gogoeta

Sabin Bikandi Belandia (Galdakao, 1965)

Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edota jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musikaren inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikuskizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldeko kidea.

 

 

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa