Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
BIZKAIE2022(e)ko irailaren 20(a)

Hiru lantegi edegi dakarz Aikok ikasturteari ekiteko

Urrian hasiko dau Aiko Taldeak 2022-23 ikasturtea, baina aurretik jarduera batzuk atondu ditu, motorrak berotu eta udagoienak dakarrenerako preparetan hasteko. Lehenik eta behin, martitzen, eguazten eta eguenean (irailaren 20, 21 eta 22a…

Urrian hasiko dau Aiko Taldeak 2022-23 ikasturtea, baina aurretik jarduera batzuk atondu ditu, motorrak berotu eta udagoienak dakarrenerako preparetan hasteko. Lehenik eta behin, martitzen, eguazten eta eguenean (irailaren 20, 21 eta 22an), mundu guztiari edegita egongo diran jantza-tailerrak egingo ditue Bilboko Kasilda Iturrizar parkean, egunero 19:00etan hasita.

Egun bakotxean egitarau diferentea egongo da. Gaur, martitzena, balseoa izango da ardatza; bihar jantza soltea; eta etzi, jantza tradizionalaren alderdi klasiko bati helduko deutse, jauziei. Eguraldia lagun izango dabela dino iragarpenak, beraz, Aikokoek giro ederra egongo dala ziurtatu dabe. Izan be, aire zabalean, Pergolearen aurreko zabalgunean, egingo ditue saioak.

Astegoienean be jantzazaleentzako plan ederrak dakarz Aikok, horreek be doban. Bilbon zein Donostian jantzapoteoak egingo ditue, kalerik kaleko eta tabernarik tabernako erromeria mobikorrak. 12:00etan hasiko dira, zapatuan Bilbokoa (abiapuntua Arbieto kalean) eta domekan Donostiakoa (Sarriegi plazan hasita).

Aste honetako ekitaldien ondoren, 2022-2023 ikasturteari modu ofizialean ekingo deutso Aiko Taldeak. Aurrez aurreko klaseak zein jantzan ikasteko online plataformea eskainiko ditue aurten, urriaren 3an hasita, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ohiko saioak Bizkaiko zazpi herritan egingo ditue: Bilbon, Durangon, Gernikan, Lekeition, Galdakaon, Markinan eta aurten ekimenagaz bat egin dauen Barakaldon.

Era askotako prestakuntzea emongo dabe, besteak beste, jotea, porrua edo jauziak, balsa, pasodoblea, txotisa, mazurka eta polka. Hasierako zein hobekuntzako mailak dagoz aukeran.

Gozatu, Bizi, Dantzatu! da aurtengo Aiko Eskolako ikastaroak aurkezteko leloa, emongo dan prestakuntzearen izakerearen erakusgarri: jantzea espazio demokratiko, ludiko, libre eta dibertigarria dala aldarrikatzen dau Aikok. Horrezaz gan, jantza tradizionala eguneratu eta barritzeko ahelgina be bada, eta gozamena eta beste persona batzukaz alkartzeko modua dago klaseetan.

Jatorrizko dokumentua
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Hiru lantegi edegi dakarz Aikok ikasturteari ekiteko | Prentsa | AIKO