Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
BIZKAiE2018(e)ko martxoaren 19(a)

Erromeria bi eskainiko ditu Aiko Taldeak Bilboko Basque Fest-en

Bilboko Aste Santua animetako asmoz, Basque Fest jaialdia izango da aurten be urian eta atondutako jardueren artean dagoz Aiko jantza taldeak eskainiko dituan erromeria bi: Plaza Barrian eta Artxanda mendian. Bilbotarrek eta bisitariek g…

Bilboko Aste Santua animetako asmoz, Basque Fest jaialdia izango da aurten be urian eta atondutako jardueren artean dagoz Aiko jantza taldeak eskainiko dituan erromeria bi: Plaza Barrian eta Artxanda mendian. Bilbotarrek eta bisitariek giro dibertigarrian eta alaian jantzan gozau ahal izango dabe bertan.

Sabin Bikandi (txistua eta tanbolina), Álvaro García (gitarrea), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Txus Aranburu (akordeoia) musikariek eta Patxi Laborda jantza maisuak izango dira taula ganean. Antolatzaileek dinoenez, jauziak, jotak, porruak, mazurkak, pasodobleak, balsak, tangoak… danetatik jantzan egin ahal izango dabe hurreratzen diranek.

Basque Fest jaialdia Kultura, turismo eta gastronomia arloko ekimen handia da eta Bilbon tradizinoa eta modernotasuna buztartzea dau helburu, horretarako euskal kulturearen ikuspegi zabala eskainita. Aurten, martiaren 28tik apirilaren 1era ospatuko dabe.

Aikoren lehenengo hitzordua martiaren 31n, zapatuan, izango da, arrastiko 18:30ean Plaza Barrian; taldeko musikarien kolorea eta jantza maisuen pausuak nahitaezkoak izango dira hurreratzen diran zaleek jantzan egin deien.

Artxanda mendiko erromeria, barriz, apirilaren 1ean, domekan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara egingo dabe aire librean. Saio horretan, ganera, Bizkaiko Gaiteroak alkarteak Lizarrako larrain jantzan parte hartu deien animauko dau jente guztia.

Erromeriei esker, Aste Santuan Bilbora datozen bisitari ugarik euskal jantza ezagunen lehenengo pausuak ikasi eta modu aktiboan parte hartu ahal izango dabe.

Aiko Taldea, jantza tradizionala pasinoz bizi daben musikariz eta jantza maisuz osotutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daroaz jantzearen hedapenean lanean, mueta guztietako jardueren bidez: musikea tarteko dala jantzan eginez, erakutsiz, grabazinoak eta ikerketak eginez…

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Erromeria bi eskainiko ditu Aiko Taldeak Bilboko Basque Fest-en | Prentsa | AIKO