Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Erdu dantzara geugaz! | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
MUGALARI.INFO2014(e)ko urriaren 17(a)

Erdu dantzara geugaz!

Urteak badira Durangoko Plateruenean dantza, erromeri, lagun giro, dibertimendu eta komunikazio gunea aurkitu genuela. Baina gune soil izateari utzi eta nahi gabean Aikotarron etxe bihurtu zaigu, edo beste era batera esanda dantzazaleon…

 

Urteak badira Durangoko Plateruenean dantza, erromeri, lagun giro, dibertimendu eta komunikazio gunea aurkitu genuela. Baina gune soil izateari utzi eta nahi gabean Aikotarron etxe bihurtu zaigu, edo beste era batera esanda dantzazaleon aterpe. Ematen ahalegindu garen heinean, jaso ere asko jaso dugu eta dantza aitzakia hartuta elkarbizitza gozagarria daramagu: dantzaz eta dantzan gozatzen dugulako eta urreratzen zaigunari horixe transmititzen saiatzea dugulako zeregin. Urtea joan eta hurrengoa etorri familia osotuz joan gara, eta osotuz jarrai zezan nahi genuke datozenetan ere.

Horretarako Platerueneko ateak zabalik aurkitu izan ditugun legez, era berean gureak ere, dantzarako gogo, egonezin edo jakin nahia lukeen edozein asetzen ahalegintzeko, parez pare zabalik aurkituko dituzue, ez izan dudarik. Eta ahalegina diogu, nahikari altuegirik barik, besterik ezin dugulako agindu. Gauza xinple eta xumeekin gozatzen dutenetakoak gara, pasodoble baten un-dos, un-dos-arekin, jotaren baltseoarekin edo bikotearekin batera dantzatzearen plazer hutsarekin. Besterik gabe, denok dugun dantzarako txinparta hori bizitu nahi baduzu, Plateruenan astero eta hilean behin igandez, zain gaituzu. Erdu dantzara geugaz!

* Josu Garate (Aiko Taldea)

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa