Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
ANBOTO.ORG2014(e)ko abenduaren 12(a)

Eguberrietako dantzazale eguna ospatuko dute Durangon, zapatuan

Eguberrietako dantzazale eguna ospatuko dute Aiko dantza taldekoek eta eurekin ikasten dabiltzan dantzazaleek zapatuan, Durangon. Andra Marian hasiko dute egitaraua, 13:00etan, sokadantza emanaldiagaz. Ondoren, bazkalordura arte kalejira…

Eguberrietako dantzazale eguna ospatuko dute Aiko dantza taldekoek eta eurekin ikasten dabiltzan dantzazaleek zapatuan, Durangon. Andra Marian hasiko dute egitaraua, 13:00etan, sokadantza emanaldiagaz. Ondoren, bazkalordura arte kalejiran ibiliko dira. Plateruenean egingo dute bazkaria, eta hantxe izango dituzte, gero, erromeria eta goatekea.

 

Durangoko zapatuko hitzorduan 200 lagun inguru elkartzea espero dute antolatzaileek. Jardueran parte hartu gura duenak Durangoko Plateruenean eskuratu ahalko du sarrera 20 euro ordainduta; Dantzaldi Ibiltaria programako ikastaroak ematen dituzten gainontzeko lekuetan ere erosi ahalko dira sarrerak.

Sabin Bikandi txistulariak, Alvaro García gitarristak, Arkaitz Miner biolinistak eta Asier García perkusionistak jarriko dute erromeriarako zuzeneko musika. Gainera, Bizkaiko Gaiteroak taldea, Roberto Etxeberria soinujolea eta Asier González albokaria ere gonbidatu dituzte eurekin jotzera. Bestalde, Patxi Laborda, Larraitz Artetxe eta Josu Garate ibiliko dira Durangon elkartzen diren dantzazaleei jarraibideak ematen.

Durangoko zapatukoaz gainera, urtea amaitu orduko beste bi erromeria ere antolatu ditu Aiko taldeak: hilaren 19an, Bilbon eta, 26an, Ondarroan izango dira saioak.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Eguberrietako dantzazale eguna ospatuko dute Durangon, zapatuan | Prentsa | AIKO