Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Dantza ikastarorako matrikula epea zabalik, AIKO Taldearekin | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
NONTZEBERRI2016(e)ko irailaren 15(a)

Dantza ikastarorako matrikula epea zabalik, AIKO Taldearekin

Aiko taldeak dantzan ikasi nahi duten pertsona guztientzako matrikula epea zabaldu du. Dantzaldi Ibiltariaren ekimenean eman ahal izango dute izena interesatuek. Ikastaro berria urritik ekainera luzatuko da, zazpi lekutan: Bilbo, Donosti…

Aiko taldeak dantzan ikasi nahi duten pertsona guztientzako matrikula epea zabaldu du.  Dantzaldi Ibiltariaren ekimenean eman  ahal izango dute izena interesatuek. Ikastaro berria urritik ekainera luzatuko da, zazpi lekutan: Bilbo, Donostia, Galdakao, Durango, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Berastegi, BBK Fundazioaren lankidetzarekin.

Ikastaro berria urriaren 3an, astelehenean, zabalduko da, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Galdakaon. Eta urriaren 4tik aurrera, Dantzaldi Ibiltaria Durangoko Plateruena Kafe Antzokira joango da; asteazkenetan Markina-Xemeinen (Lea Artibai Ikastetxean) eta Berastegiren (Udaletxean) txanda izango da; eta azkenik ostegunetan, urriaren 6tik aurrera, Aiko Taldeak Gernika-Lumoko San Fidel Ikastolan eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian emango ditu bere klaseak.
Ikastaroak hastapena eta hobekuntza mailatan eskainiko dira. Eta erraztasunik ere badago, izan ere, lehen kontaktua izan nahi dutenentzat, eskolak doakoak izango dira urrian, eta ikastaro osorako matrikula horren ondotik egin ahal izango dute.

Horretaz gain, Kantu Tradizional Ikastaroaren bigarren edizioa jarriko da martxan aurten.  Itsaso Arrieta euskal abesti herrikoien irakaslea da eta bera arduratuko da eskolez. Ikastaroa urriaren 3an, astelehenean, hasiko da.

Informazio guztia Aiko taldearen webgunean duzue.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa