Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
NONTZEBERRI2022(e)ko maiatzaren 19(a)

Danspirenaika ekimena AIKO Taldearekin

Dantza eta mendia batuko ditu AIKO Dantza Taldeak Danspirenaika ekimenarekin, eta mendiko paisaietan dantza tradizionalaz gozatzeko gonbitea luzatuko du. Ekimena Pirinioetan egingo da, mendikate horren inguruan dauden kultur tradizioak D…

Dantza eta mendia batuko ditu AIKO Dantza Taldeak Danspirenaika ekimenarekin, eta mendiko paisaietan dantza tradizionalaz gozatzeko gonbitea luzatuko du. Ekimena Pirinioetan egingo da, mendikate horren inguruan dauden kultur tradizioak Danspirenaikaren bidez elkartuz. Egitasmoaren hasiera maiatzaren 21ean eta 22an izango da Areatzan.

Danspirenaika 2022ko lehen etapa maiatzaren 21ean hasi, 16:30ean, eta igandean amaituko da, eta irakasle espezializatuek emango dituzten lau ikastaro bilduko ditu. “Lehenengoa Pilar Baca sevillarrak, dantza espainiarreko eta flamenkoko irakasleak, zuzenduko du, eta euskal jotaren eta buleriaren arteko loturez arituko da. Ondoren, Larraitz Artetxe AIKO taldeko kideak Jotarekin olgetan Arratian izenburuko ikastaroa emango du. Zapatuari amaiera emateko Areatzako erromeria mugikorra abiatuko da Gudarien Plazatik. Domekan Claude Iruretagoyena lapurtarraren txanda izango da, euskal dantzaren ohiko jauziak irakatsiz. Eta Ines Uriarte ondarrutarrak emango dio amaiera egunari, bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuei buruzko ikastaroarekin”.

Izena eman nahi baduzue: info@aiko.eus helbidea duzue.

AIKO Taldeak bigarren topaketa bat ere antolatu du uztaileko azken asteburuan Jacan, eta han ikastaroak, tailerrak eta dantza herrikoiak eskainiko dira.

Jatorrizko dokumentua
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Danspirenaika ekimena AIKO Taldearekin | Prentsa | AIKO