Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Danspirenaika egitasmoa ospatuko da Areatzan larunbatean eta igandean | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
EL CORREO2022(e)ko maiatzaren 19(a)

Danspirenaika egitasmoa ospatuko da Areatzan larunbatean eta igandean

Danspirenaika egitasmoa ospatuko da Areatzan (Bizkaia) larunbatean eta igandean, maiatzaren 21ean eta 22an. Izan ere, AIKO dantza taldeak mendiko paisajeak eta dantza tradizionala uztartu ditu azken ekimen honetan. Pirinioetan gauzatuko…

Danspirenaika egitasmoa ospatuko da Areatzan (Bizkaia) larunbatean eta igandean, maiatzaren 21ean eta 22an. Izan ere, AIKO dantza taldeak mendiko paisajeak eta dantza tradizionala uztartu ditu azken ekimen honetan. Pirinioetan gauzatuko da hauxe, mendikate horren inguruan dauden kultur tradizioekin nahastuz, hain zuzen ere. Bizkaiko lehendabiziko etapa honen ondoren, Danspirenaika Jakara ailegatuko da uztaileko azken asteburuan.

Arratiako bailararen erdigunean, Areatzaren aldamenetan Gorbeia mendia eta Urkiola daude. Hala, hirigunetik metro eskasera kokatuta dagoen Klaratarren komentu zaharra izango da Danspirenaika 2022ko lehen eta bigarren etaparen kokaleku larunbat eta igandean.

Bertan 16.30ean abiatuta, lau ikastaro eskainiko dituzte, publikoen gozagarri. Lehendabizikoa, Pilar Baca sevillarrak dantza espainiarreko eta flamenkoko irakasleak emango du, eta euskal jotaren eta buleriaren arteko sinergiak landuko dira. Era berean, Larraitz Artetxe AIKO taldeko kideak Jotarekin jolasean Arratian ikastaroa eskainiko du. Larunbatari amaiera ezinhobea emateko Areatzako erromeria mugikorra eskainiko dute Gudarien Plazan.

Igandean, aldiz, Claude Iruretagoyena lapurtarrak euskal dantzaren ohiko jauziak edo saltoak emango ditu aditzera. Ines Uriarte ondarrutarrak, berriz, bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuei buruzko dantza emanaldia emango du.

Bertan parte-hartu nahi duen edonork izena eman dezake info@aiko.eus helbidera idatziz eta bertan Danspirenaika Areatza, izen-abizenak eta hartu-emanetarako eskuko telefonoaren zenbakia adierazi beharko ditu.

Areatza Balneario Hotelak pakete berezia eskainiko du ikastarogileentzat espresuki, gela bikoitza, larunbateko afaria eta igandeko gosaria eta bazkaria, baita bertako instalazinoetan zirkuitu termal bat ahalbidetu ere. Matrikularen prezioa 50 eurokoa da pertsona bakoitzeko. Nahi duen edonork ikastaroari nahiz matrikulari buruzko xehetasun gehiago dauzka honako esteka honetan, Danspirenaika 2022.

Jatorrizko dokumentua
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa