Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
DEIA2017(e)ko ekainaren 5(a)

BANDtzaldiak Euskal Herriko musika bandak jarriko ditu dantza uda honetan

AIKO Taldeko musikariek eta dantza maisuek Portugaleten, Iruñean, Gasteizen, Eibarren, Barakaldon, Irunen, Lizarran eta Zarautzen aurkeztuko dute Bandako musikarekin egindako kontzertu-erromeria. BBK Fundazioaren laguntza duen BANDtzaldi…

AIKO Taldeko musikariek eta dantza maisuek Portugaleten, Iruñean, Gasteizen, Eibarren, Barakaldon, Irunen, Lizarran eta Zarautzen aurkeztuko dute Bandako musikarekin egindako kontzertu-erromeria.

BBK Fundazioaren laguntza duen BANDtzaldia, Sabin Bikandi musikariak idatzitako 20 lan baino gehiagoko errepertorioa daukan ikuskizun berritzailea da

BILBAO. AIKO Taldeak bira hasiko du larunbat honetan, ekainaren 10ean, BANDtzaldia ikuskizunarekin. Egitarau bitxi horrek Euskal Herriko Musika Banda hoberenekin elkartuko ditu AIKOko musikariak eta dantza maisuak. Portugaleteko Folklore Azoka izango da tourra abiatuko den lekua, eta uda honetan Euskal Herriko hainbat udalerritara eta hiriburutara helduko da. Ikus-entzuleek gozatu eta musikak antzina zuen funtsa eta esanahia errebindikatzen duen kontzertu-erromeria horretan parte hartu ahal izango dute, XXI. mendean erromerien ohitura berreskuratuz, herri bakoitzeko Bandetako maisuek interpretatutako musikarekin.

BBK Fundazioaren laguntza duen BANDtzaldia arrakasta handiz estreinatu zen iaz Azkuna Zentroan, Bilboko Musika Bandarekin; eta Gipuzkoan, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Larunbat honetatik aurrera, Portugaleten, Iruñean, Gasteizen, Eibarren, Barakaldon, Irunen, Lizarran eta Zarautzen musikarekin gozatzeko aukera egongo da, bandak eta AIKOko musikariek interpretatutako erromeria errepertorio bikainarekin, dantza maisuen gidaritzapean.
 
Portugaleten egingo den estreinaldirako aukeratu den egitaraua, Sabin Bikandi AIKO taldeko kide sortzaileak eta 2015eko musika konposizio hoberenaren Max Saridunak idatzitako 20 lan baino gehiagok osatzen dute. Joserra Gutiérrez Barakaldoko konposatzailea arduratu da moldaketez, lan bikaina eginez, abestiak bandaren egiturara egokitzeko.
 
BANDtzaldia helduko den udalerri bakoitzean, ikus-entzuleek Bandaren musika entzuteko eta parte hartzeko aukera izango dute, pasodobleak, jotak, jauziak, txotisak, polkak, mazurkak, baltsak edo ingurutxoak dantzatuz, besteak beste, dantza maisuek animatuta.


Estreinaldiak Iruñean eta Gasteizen

BANDtzaldia tourra larunbat honetan abiatuko da Portugaleten, herri horretako Elai Alai kultura tradizional zentroak antolatzen duen Folklore Azokaren barruan. Portugaleteko Musika Banda izango da protagonista, AIKOko musikariekin eta dantza maisuekin batera. Horrez gain, eta asteburu honetarako Azokan antolatu diren jardueren barruan, Sabin Bikandik Txistu Masterclass bat eskainiko du, eta Patxi Labordak ‘Gureak ote… betikoak omen’ hitzaldia.
 
Nafarroako eta Arabako hiriburuetako estreinaldia pixka bat geroago helduko da. Ostiralean, ekainaren 16an, La Pamplonesa banda ezaguna erromerian entzuteko aukera egongo da BANDtzaldian, “sanferminen” aurretik aire librean eskainiko duen emanaldietako batean. Kontzertuak Iruñeko Udal Musika Bandako eta AIKOko musikariak bilduko ditu, agertoki gainean 50 interprete elkartu arte. Seguruenez, iruñearrek gehien itxaroten duten ospakizun herrikoietakoa izango da, oso harro baitaude 1919tik hiriaren kultur jardueraren parte den Bandaz.
 
Astebete geroago, ekainaren 23an, Gasteizen txanda izango da. AIKOko kideak eta Gasteizko Udal Musika Bandako kideak elkartuko ditu, Gasteizko Folklore Akademiarekin lankidetzan. Ekainari amaiera emateko, bi egun geroago, igandean, 25ean, BANDtzaldia Eibarrera helduko da.
 
Uztailaren 15ean, larunbatean, AIKO Taldeak Barakaldora eramango du kontzertu-erromeria, Karmen jaien barruan; eta hilabete bereko 29an Nafarroara itzuliko da, Lizarrara, hain zuzen ere, bertako udal musika bandarekin batera. Abuztuan, Irungo banda izango da protagonista, eta irailean, Zarauzkoa. Horiek dira, momentuz, BANDtzaldiaren hurrengo kontzertuak, baina beste batzuk ere gehituko zaizkie, bira ez baitago itxita.

AIKO Taldeari buruz

AIKO Taldea (www.AIKOtaldea.eus <https://www.aiko.eus) musikariz eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, eta duela 10 urtetik musika eta dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzen eta ezagutarazten eta erromerien izpiritu herrikoia berreskuratzen ari da lanean, dantzarako espazio berriak sortuz eta gero eta talde zabalagoa inplikatuz. Taldearen bokazioa “modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea” eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea da. Euskal Herri osoan eskainitako erromeria, ikastaro, tailer eta emanaldi ibiltari kontaezinekin batera, taldearen jarduera ez da zuzeneko emanaldietara mugatu. AIKO Taldeak dantza egiteko musikaz osatutako 10 disko argitaratu ditu, eta kultura herrikoiaren ondarea ikertzeko eta hedatzeko beste zenbait ekimenen protagonista izan da, “Fasioren Mendea” (Bonifazio Arandia musikari arratiarraren bizitzari eta lanari buruzko lan zorrotza) edo “Urraska-Dantza jauziak Sagasetaren bidetik” (jauziak izenekoen errepertorio osoaren multimedia bilduma), edo jotari omenaldia eskaintzen dion Jotamentala´ dokumentala, adibidez.
 
BANDtzaldia TOUR

EKAINA
Larunbata, 10:
Portugalete. Portugaleteko Udal Musika Banda. 19:30 (Orube Plaza)
Folklore Azoka (Elai Alai Kultur Elkartea)
Ostirala, 16:
Iruñea La Pamplonesa. 20:30 (Plaza de los Burgos)
Ostirala, 23:
Gasteiz Gasteizko Musika Banda (Academia de Folklore de Gasteiz). 20:30 (Espainia Plaza)
Igandea, 25:
Eibar. Eibarko Udal Musika Banda. 19:30 (Unzaga Plaza)

UZTAILA
Larunbata, 15:
Barakaldo. Barakaldoko Udal Musika Banda
Larunbata, 29:
Lizarra. Estella-Lizarrako Musika Banda

ABUZTUA
Irun.
Irungo Musika Banda

IRAILA
Ostirala, 8:
Zarautz. Zarautzko Musika Banda

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
BANDtzaldiak Euskal Herriko musika bandak jarriko ditu dantza uda honetan | Prentsa | AIKO