Prentsa artxiboa
BEGITU

Areatzan ipiniko da martxan Aiko taldearen Danspirenaika ekimena

Aiko taldeak Areatzatik hasi eta Pirinioen luzeeran zehar hainbat geldialdi egingo dauz udan zehar, musika eta jantza tradizionalen inguruko Danspirenaika proiektuagaz. Areatzan, maiatzaren 21ean eta 22an egongo dira. Pilar Baca Sevillak…

Aiko taldeak Areatzatik hasi eta Pirinioen luzeeran zehar hainbat geldialdi egingo dauz udan zehar, musika eta jantza tradizionalen inguruko Danspirenaika proiektuagaz. Areatzan, maiatzaren 21ean eta 22an egongo dira. Pilar Baca Sevillako jantza espainiarreko eta flamenkoko irakasleak, Larraitz Artetxe Aikoko kideak, Claude Iruretagoyena lapurtarrak eta Ines Uriarte ondarrutarrak emongo ditue ikastaroak. Areatzan amaitu ostean, Jacara joango da Danspirenaika, garagarrilaren atzen astegoienean.

Ikastaro eta berbaldietan parte hartzeako matrikuleak 50 euroko prezioa dauka. Hau, 634 423 539 whatsapera  edo info@aiko.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.

Egitaraua

Maiatzak 21, zapatua
  • 16:30ean, Danspirenaikaren ondoetorria eta aurkezpena
  • 17:00etanEuskal jota eta buleria, konpasa partekatzen ikastaroa Sevillako Pilar Bacaren
    eskutik
  • 18:30ean, Aiko taldeko Larraitz Artxeren ikastaroa Joteagaz olgetan Arratian Klaratarren
    komentuan, 20:00etan, jantzapoteoa Aiko taldeagaz Gudarien plazan hasita.
Maiatzak 22, domekea
  • 10:00etan, Miarritzeko Maritzuli konpainiaren ikastaroa Jauzika Pirinioetan
  • 11:30ean, Ondarruko Ines Uriarteren ikastaroa Bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuak
    Klaratarren komentuan.
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366