Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
EL CORREO2022(e)ko irailaren 20(a)

Aikok ikasturte berria aurkezteko doako ekimenak eskainiko ditu gaurtik aurrera Bilbon

Aiko dantza taldeak ikasturte berriaren aurkezpena egiten dabil egunotan. Izan ere, talde bizkaitarrak dantzaz disfrutatu eta hauxe demokratizatzeko espazio berriak sortzearen aldeko apustu tinkoa egiten jarraituko duela nabarmendu du. B…


 Aiko dantza taldeak ikasturte berriaren aurkezpena egiten dabil egunotan. Izan ere, talde bizkaitarrak dantzaz disfrutatu eta hauxe demokratizatzeko espazio berriak sortzearen aldeko apustu tinkoa egiten jarraituko duela nabarmendu du. Bere arduradunen esanetan, «euskaldunentzat dantza tradizionala garaikidea da, gaur egungoa eta etengabe berritzen ari dena. Hori dela medio, Aikok 2022-23 ikasturtea aurkezteko dantza tradizionaleko doako hainbat ekimen herrikoi antolatu ditu Bilboko eta Donostiako kaleetan.

Bilboko Doña Kasilda parkean hiru egunetan jarraian emango dituzte aditzera dantza tailerrok, irailaren 20, 21 eta 22an, arratsaldeko zazpietan abiatuta, alegia. Gran Vía eta Arte Eder Museoaren tartean dagoen esparruan izango dira hauexek. Saiook ordu bete inguruko iraupena izango dute.

Irailaren 20an, asteartean, 19.00etatik 20.00etara baltzeoa erakutsiko dute. Era berean, irailaren 21ean, asteazkenean, ordu eta leku berberean dantza sueltoan ariko dira. Irailaren 22an, ostegunean, berriz, dantza jauziak izango dira bertaratzen direnen gozagarri.

Bestalde, irailaren 24ean, larunbatean, Bizkaiko hiriburuan ere, Foru Aldundiaren aldamenetan izango dira dantza erakustaldiak eskaintzen, Diputazio Kalea eta Arbieto Kaleetan barrena. Dantza ibiltaria eta dantzapoteoa eguerdiko hamabietan abiatuko dira.

Irailaren 25ean, igandean, aldiz, Donostiko alde zaharrean elkarrekin dantzan eginez gozatu eta parrandatxoa egitea otu zaio taldeari. Bertan ere dantzapoteoa eguerdiko hamabietan egingo da, Sarriegi plazan dagoen Danborrariaren monumentu inguruan hasi, eta San Juan Kalea, Fermin Calbeton eta Konstituzio plaza zeharkatuko dutelarik.

Jatorrizko dokumentua
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Aikok ikasturte berria aurkezteko doako ekimenak eskainiko ditu gaurtik aurrera Bilbon | Prentsa | AIKO