Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
EL CORREO2022(e)ko ekainaren 24(a)

Aikok euskal dantza Bizkaiko zazpi udalerritara eramango du udan

Aikok euskal dantza Bizkaiko zazpi udalerritara eramango du udan. Izan ere, dantza talde bizkaitarrak eta BBK Fundazioak batera, euskal dantza lurraldeko historiko honetako hainbat txokotara eramango dute, hala nola, Leioara (larunbat ho…

Aikok euskal dantza Bizkaiko zazpi udalerritara eramango du udan. Izan ere, dantza talde bizkaitarrak eta BBK Fundazioak batera, euskal dantza lurraldeko historiko honetako hainbat txokotara eramango dute, hala nola, Leioara (larunbat honetan, ekainaren 25ean), Amorebietara (uztailaren 9an), Markina-Xemeinera (uztailaren 24an), Bermeora (abuztuaren 6an), Plentziara (abuztuaren 20ean), Trapagaranera (irailaren 2an) eta Erandiora (irailaren 3an).

BBK-Dantzaldi Ibiltaria izeneko egitasmoak kultura garaikide tradizionala ingurune ludikoan, hau da, jai-giroan erakustea du erronkatzat, baita gazteei dantzarako sarbidea erraztea ere, horren baitan belaunaldien arteko dantzaren transmisioa ere lantzen dutelarik.

Saio guztiak publikoak eta doakoak izango dira, nahi duen orok esku hartu ahal izango duelarik, dantzaren inguruko ezagutza handia izan, zein ez. Zuzeneko musikaren doinuan, Aiko Taldeko dantza maisuek hainbat urrats irakatsiko dizkiete bertaratzen direnei: pasodobleak, jotak, jauziak, txotiak, polkak, mazurkak, balsak edota ingurutxoak, besteak beste.

Musika eta dantza tradizionala hedatu nahi dute Aikok eta BBK Fundazioak elkarlanean, ondasun sozial eta kulturala gizarteratuz, musika eta dantza tradizionala aisialdiko beste jarduera batzuen parera eramanez. Horrez gain, herritarrek dantza pausuak ikasteaz gain, jendeak ondo pasatzea nahi dute bi eragileek.

Aiko dantza musikari eta maisuen elkarteak, euskal musika eta dantza tradizionala zabaldu eta gizarteratzeko erronka aintzat hartuta jaio zen. Hala, bere masterclass presentzialen, nahiz, bere dantza eskola digitalaren bitartez, euskaldunen eskura Euskal Herriko kultura tradizionalean ezinbestekoa den dantzaren nondik-norakoak ematen dituzte ezagutzera.

Jatorrizko dokumentua
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Aikok euskal dantza Bizkaiko zazpi udalerritara eramango du udan | Prentsa | AIKO