Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKO Taldearen erromeriak Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
NONTZEBERRI2016(e)ko uztailaren 14(a)

AIKO Taldearen erromeriak Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian

Euskal Herriko sei herritan izango dira erromeriak Aiko talde dantzazalearen eskutik. Gaur, uztailaren 14an, Sanferminetan izango da, 15ean eta 16an Barakaldo eta Errenteria bisitatuko ditu, eta gero Zarautzen, Gernikan eta Lemoan izango…

Euskal Herriko sei herritan izango dira erromeriak Aiko talde dantzazalearen eskutik. Gaur, uztailaren 14an, Sanferminetan izango da, 15ean eta 16an Barakaldo eta Errenteria bisitatuko ditu, eta gero Zarautzen, Gernikan eta Lemoan izango da.

San Fermin jaiak direla eta, gaur, uztailaren 14an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Sarasate Pasealekuan bilduko dira zaleak, dantzaz gozatzeko helburuz.
Hurrengo hitzorduak hil honen 15ean eta 16an izango dira Barakaldoko Herriko Plazan, arratsaldeko 20:00etan, Karmen Jaien barruan, eta Errenterian (Zumardia), arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Uztailaren 22an, Zarautzera joango da Aiko, eta bertan, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartearekin lankidetzan erromeria eskainiko du.

Azken geldialdia Gernikan egingo dute Aikoko partaideek, uztailaren 30ean, Gernikako Euskal Museoaren 25. urteurrenarekin bat egiteko, 19:00etan. Eta hurrengo egunean, 31n, Lemoan izango dira, 20:30ean, bertoko jaietan.

Aiko taldea musikariz eta dantza maisuz osatutako taldea da, eta  dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, Euskal Herri osoan erromeria, ikastaro, tailer eta emanaldi ibiltari asko eskaintzen ditu. Horretaz gain, dantza egiteko musikaz osatutako 10 disko argitaratu ditu, edo jotari omenaldia eskaintzen dion Jotamentala dokumentala ere sortu.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa