Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
NONTZEBERRI.COM2013(e)ko abenduaren 9(a)

AIKO Taldeak 'Soken Dantza' aurkeztu du

Atzoko prentsaurrekoan aurkeztu zuten Aiko taldeko kideek Soken Dantzalan berria. Kasu honetan, AikoTaldeko gitarrista den Alvaro Garciak konposatu eta interpretatu ditu doinuok, estilo tradizional eta ohiko errepertorioaren erritmoetan…

Atzoko prentsaurrekoan aurkeztu zuten Aiko taldeko kideek Soken Dantzalan berria. Kasu honetan, AikoTaldeko gitarrista den Alvaro Garciak konposatu eta interpretatu ditu doinuok, estilo tradizional eta ohiko errepertorioaren erritmoetan egokituta. Lan berriarekin, gitarra aldarrikatu nahi dute gure tradizioaren elementu gisa: gitarrarekin dantzan. Eta atzo horrela erakutsi zuten prentsaurrekoan, dantza eginez gitarraren soinuak lagunduta. Bikainki!

Aiko taldea espazio berriak bilatu ditu dantzarako: erromeriak, dantza ibiltaria, tailerrak, ikastaroak, …. Oraingo honetan musikarako espazio berriak zabaldu nahi ditu, eta kasu honetan gitarraren inguruan.

Soken Dantza lanean, Alvaro Garciak hartzen du protagonismo osoa gitarra bakarlariari bezala, “egia esan, bi gitarra izango dira” aitortu zuen musikaria. Hortaz, berak konposatu eta interpretatu ditu dantzarako 12 doinu hauek  gitarra erabiliz soilik, salbu eta Mutxikoak eta Koldobike; azken horietan, moldaketa zehatz batzuk egin ditu dantzarako musikaren melodia mantenduz.

Lan berritzaile honetan jotak, porruak, balsak, polkak, tangoak, foxak, jauziak, habanerak nahiz mazurkak bildu dituzte. Baina ez dira hauek ohiko sorpresa bakarrak, izan ere, Rock&Roll-erako egokituriko jotaren bat edo beste ere egongo da.

Orain diskotik praktikara egiteko salto falta zaie. Hori, abenduaren 14an izango da Plateruenan burutuko den erromeria-parranda ederrean, eta hor nahi duenak praktikatu nahi izango du dantza diskoaren aire berri hauekin.

Aiko taldearen informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
AIKO Taldeak 'Soken Dantza' aurkeztu du | Prentsa | AIKO