Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
Binke2020(e)ko abenduaren 21(a)

Aiko taldeak itxi du Sormeneren lehenengo edizioa dantza ikastaro batekin

Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren «Ezberdin bezain eder» ikuskizunaz gozatu ondoren, Sormene ekitaldiak agur esango du Aiko taldeak prestatu duen dantza ikastaroaren bitartez. Amaierara iritsi da Galdakaoko Udalak sustatu duen S…

Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren «Ezberdin bezain eder» ikuskizunaz gozatu ondoren, Sormene ekitaldiak agur esango du Aiko taldeak prestatu duen dantza ikastaroaren bitartez.

Amaierara iritsi da Galdakaoko Udalak sustatu duen Sormene «sorkuntzen Galdakaoko plazaren» lehenengo edizioa. Eta amaiera hori dantzaz egin du ekimenak, Aiko taldearen bitartez. «Mutil dantzak denontzat» izeneko ikastaroa eskaini dute taldeko hainbat kidek.

Oholtzan, taldeko sei kide aritu dira: Patxi Laborda, Katalin Zarate, Abel Iriondo, Anartz Ormaza, Sabin Bikandi eta Larraitz Artetxe, galdakoztarrak azken biak. Taldeko partaide den Patxi Labordak mikroa hartu eta mutil dantzetara hurbilpen bat egiteaz arduratu da. Azaldu duen moduan, dantza mota hau Baztanen jaio zen eta tradizioz, mutilek zirkulu bat osatuz egiten dituzten dantzak dira. Baztanen ttunttuneroek txistu eta danborrarekin musikatzen zituzten dantzak, baina taldeak beraien soinu eta koloreetara egokitu dituzte txistu-danborra beste instrumentuekin lagunduta. Diska baten izena ere badu Aikok «Mutil dantzak», eta bertako doinuak kontrabaxua, txistua, atabala, danborra, akordeoia eta mandolinarekin sortu dituzte.  Aipatzekoa da ere berez mutilek soilik dantzatzen zituztela dantzak, baina egun emakume eta gizonek dantzatzen dituztela, noski.

Streaming bidezko ikus-entzuleek pausuz pausu jarraitu ahal izan dituzte dantzariek eginikoak, horientzako ikastaroa eskaini baitu taldeak. Labordak aipatu duenez, gaur eginiko aurkezpena ez-ohikoa izan da dantzarientzat. Disko berrien aurkezpenak egiten dituztenean publikoarekin hartu-emanean aritzen baitira artistak, baina argi daukate dantza egiteko ez dagoela oztoporik eta nahi izanez gero, bakoitzak bere etxetik praktikatu ditzakela Aiko taldeak aurkeztutako dantzak. 

Saio honen bitartez Sormenek amaiera eman die aurtengo ekitaldiei. Aste kultural berezia izan da Torrezabalen eskaini dena, literaturaz, musikaz, dantzaz… josia. Hainbat artista famatu eta berri izan ditugu haien esparruen inguruko aurkezpenak egiten, eta artista guzti horiek lotzen dituen berezitasuna, denek bere jarduera sorkuntzan oinarritzen dutela da. Ez dadila beraz sorkuntzaren haria eten!

Datorren urtera arte, Sormene!

TESTUA: Iñigo Larrea Labarrieta
BIDEOA: Binke

Bideoa

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Aiko taldeak itxi du Sormeneren lehenengo edizioa dantza ikastaro batekin | Prentsa | AIKO