Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKO Taldeak erromeria eskainiko du Plateruenean | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
ANBOTO2016(e)ko abenduaren 8(a)

AIKO Taldeak erromeria eskainiko du Plateruenean

Aimar Esteban 2016-12-08 10:01 Herririk herri Durango Zapatuan Neguko bazkari erromeria egingo dute urtero bezala. Egun osoko egitaraua prestatu dute: alde zaharretik abiatuko da festa eta ostean Plateruenean eguberrietako dantza-bazkari…

Aimar Esteban 2016-12-08 10:01   Herririk herri  Durango

Zapatuan Neguko bazkari erromeria egingo dute urtero bezala. Egun osoko egitaraua prestatu dute: alde zaharretik abiatuko da festa eta ostean Plateruenean eguberrietako dantza-bazkaria egingo dute AIKO Taldearen eskutik.

Euskal dantza herrikoien zaleek hitzordua daukate zapatu honetan. 13:00etan Andra Mari elizako arkupean sokadantza egingo dute festa egunari hasiera emateko. Bertatik, kalejira abiatuko da Plateruena Kafe Antzokira. Bazkariaren aurretik txakolina banatuko dute eta bazkalostean erromeria nagusia eskainiko du AIKO Taldeak. 20:00etan Bizkaiko gaiteroak igoko dira oholtza gainera gonbitatu bezala.

Ospakizun egun hau erromeria tradizionalak gogoratzen dituen jardunaldia da eta dantza zale guztiei zuzenduta dago. Bazkarirako tiketak Plateruenan bertan eros daitezke 20 eurotan edo Kutxabankeko ES07 2095 0233 1091 1639 0934 Aiko Kultur Elkarteko kontu zenbakira diru-sarrera eginez. 

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa