Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
BERRIA2013(e)ko abenduaren 13(a)

AIKO Taldeak dantzan aurkeztuko du bere azken lana bihar, Durangon

Goizean sokadantza eta kalejira eginen dute, eta ondoren bazkaria eta erromeria, Plateruena kafe antzokian Erredakzioa Bihar, Soken dantza diskoa jendaurrean aurkeztuko du Aiko taldeak. Ez da ohiko aurkezpena izango, aitzitik. Egun osoko…

Goizean sokadantza eta kalejira eginen dute, eta ondoren bazkaria eta erromeria, Plateruena kafe antzokian

Erredakzioa

Bihar, Soken dantza diskoa jendaurrean aurkeztuko du Aiko taldeak. Ez da ohiko aurkezpena izango, aitzitik. Egun osoko festa antolatu du doinu berriak plazaratzeko. Sokadantza egingo dute goizean, Andra Mari elizan, eta, ondoren, kalejiran abiatuko dira Plateruena kafe antzokira. Arratsaldean, hileroko dantzaldia izango da han, baina bihar disko berriko kantuekin mugituko dituzte hankak. Orotara, hamabi doinu berri aurkeztuko dituzte.

Eguerdian hasiko da Aikok antolatutako jaia. 13:00ean bertatik dabiltzanei dantzarako gonbitea egingo diete, sokadantza elkarrekin egiteko. Ondoren, «kalejira dibertigarria» egingo dute, eta herri bazkaria. Diskoaren aurkezpena 17:00etan izango da, eta gitarraren hainbat aldaerarekin sortutako dantzarako erritmoak aurkeztuko dituzte.

Hala, Alvaro Garcia musikariak gitarra klasiko, akustiko eta elektrikoaren laguntzarekin jotak, porruak, baltsak, polkak, tangoak, foxak, jauziak, habanerak eta mazurkak joko ditu bertan direnek dantzatu ditzaten. Soinu berriekin publiko berrira zabaltzea da asmoa, taldeak azaldu duenez. Eguna burutzeko, 20:00etan Bizkaiko gaiteroak izango dira, eta, 22:00etatik aurrera, «guateke tradizionala».

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
AIKO Taldeak dantzan aurkeztuko du bere azken lana bihar, Durangon | Prentsa | AIKO