Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKO Taldeak dantza ikastaro berrirako matrikula epea ireki du | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
EL CORREO2016(e)ko irailaren 18(a)

AIKO Taldeak dantza ikastaro berrirako matrikula epea ireki du

Aiko taldeak dantzan ikasi nahi duten pertsona guztiek Dantzaldi Ibiltaria ikastaroaren edizio berrian izena emateko epea zabaldu du. Metodologia propioa duen ikastarotik 4.000 zale baino gehiago igaro dira azken hamar urteetan, eta ikas…

Aiko taldeak dantzan ikasi nahi duten pertsona guztiek Dantzaldi Ibiltaria ikastaroaren edizio berrian izena emateko epea zabaldu du. Metodologia propioa duen ikastarotik 4.000 zale baino gehiago igaro dira azken hamar urteetan, eta ikastaro berria urritik ekainera egingo da Bilbo, Donostia, Galdakao, Durango, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Berastegin, BBK Fundazioaren lankidetzarekin.

Ikastaro berria urriaren 3an hasiko da, Bilbon eta Galdakaon. Herri horietan klaseak asteko lehenengo egunean eskainiko dira, Bizkaia Aretoan eta Urretako eskoletan, hurrenez hurren. Halaber, astearteetan, urriaren 4tik aurrera, Dantzaldi Ibiltaria Durangoko Plateruena Kafe Antzokira joango da, eta asteazkenetan Markina-Xemeinera (Lea Artibai Ikastetxean) eta Berastegira (Udaletxean). Azkenik, ostegunetan, urriaren 6tik aurrera, Aiko taldeak Gernika-Lumoko San Fidel ikastolan eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian emango ditu klaseak.

Aurreko edizioetan bezala, ikastaroak bi mailatan eskainiko dira (hastapena eta hobekuntza) eta ordutegi berberarekin leku guztietan: 18.00etatik 19.30era lehenengo pausoak eman behar dituztenentzat eta 19.30etik 21.00etara aurretik ezagutzak dituzten zaleentzat.

 

Matrikularen prezioa 160 euro da (110 euro EHUko eta Lea Artibai ikastetxeko ikasle edo langileentzat eta 14 eta 29 urte arteko gazteentzat). Lehen kontaktua izan nahi dutenentzat, eskolak doakoak izango dira urrian, eta ikastaro osorako matrikula horren ondotik egin ahal izango dute. Matrikula www.aikotaldea.eus webgunean edo 634 423 539 telefonora deituz egin daiteke.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa