Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Prentsa artxiboa
DEIA2018(e)ko abuztuaren 17(a)

Aiko Taldeak Bilboko alde zaharretik dantzatzera gonbidatzen zaitu Aste Nagusian

Alde Zaharreko hainbat tokitatik ibiliko da hurrengo ostegunean, 23a, 13:00tan Txakur kaletik abiatuta AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionala hedatzen duen musikari eta dantza maisuen taldeak, Bilboko Alde Zaharra dantzagune bihurtuko…

Alde Zaharreko hainbat tokitatik ibiliko da hurrengo ostegunean, 23a, 13:00tan Txakur kaletik abiatuta

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionala hedatzen duen musikari eta dantza maisuen taldeak, Bilboko Alde Zaharra dantzagune bihurtuko du hurrengo ostegunean, abuztuaren 23an, bere ohiko dantzapoteoarekin. 13:00tan izango da, eta Alde Zaharreko hainbat tokitatik ibiliko da, Txakur kaletik abiatuta. 

AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek Bilboko Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte, hurbiltzen den edonor dantzatzera eta abestera gonbidatuz, dibertsio eta gozamen giroan. Sabin Bikandik, txistu eta danbolinarekin, Alvaro Garciak, gitarrarekin, Txus Aranburuk, akordeoiarekin, eta Amaiur Cajaravillek, kontrabaxuarekin, dantzarako errepertorioa eskainiko dute guztion gozamenerako.

Horrela, publikoak pasodobleak, balsak, jotak, eskudantzak, porruak, jauziak, mazurkak edota sokadantzak dantzatzen parte har dezake. Musika entzuten den bitartean, Patxi Laborda, Katalin Zarate, Abel Iriondo, Anartz Ormaza eta Josu Zarate, AIKO Taldeko dantza maisuak, dantzak gidatzen arituko dira. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.

Topagunea Txakur kalean izango da eta hortik Alde Zaharreko hainbat kaleetatik mugituko dira, Santa María, Pilota, Barrenkale eta Jardines kaleetatik hain zuzen, bertatik pasatzen den edonor dantzatzera animatuz.

AIKO Taldeari buruz
AIKO Taldea (www.AIKOtaldea.eus <http://www.aikotaldea.eus/
<http://www.aikotaldea.eus/>>) musikariz eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, eta duela 12 urtetik musika eta dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzen eta ezagutarazten eta erromerien izpiritu herrikoia berreskuratzen ari da lanean, dantzarako espazio berriak sortuz eta gero eta talde zabalagoa inplikatuz. Taldearen bokazioa “modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea” eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea da.

Euskal Herri osoan eskainitako erromeria, ikastaro, tailer eta emanaldi ibiltari kontaezinekin batera, taldearen jarduera ez da zuzeneko emanaldietara mugatu. AIKO Taldeak dantza egiteko musikaz osatutako 11 disko argitaratu ditu, eta kultura herrikoiaren ondarea ikertzeko eta hedatzeko beste zenbait ekimenen protagonista izan da, “Fasioren Mendea” (Bonifazio Arandia musikari arratiarraren bizitzari eta lanari buruzko lan zorrotza) edo “Urraska-Dantza jauziak Sagasetaren bidetik” (jauziak izenekoen errepertorio osoaren multimedia bilduma), edo jotari omenaldia eskaintzen dion Jotamentala´ dokumentala, adibidez.
 
Dantzapoteoa-bilboko aste nagusia
Eguna: Abuztuaren 23a, osteguna
Ordua: 13:00
Lekua: Bilboko Alde Zaharra (Txakur Kalean)
AIKO Taldea musikariak: Sabin Bikandi (txistu y danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua)
AIKO Taldea dantza maisuak: Patxi Laborda, Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Abel Iriondo, Josu Zarate

Bideoa

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Aiko Taldeak Bilboko alde zaharretik dantzatzera gonbidatzen zaitu Aste Nagusian | Prentsa | AIKO