Prentsa artxiboa
DEIA

AIKO Taldea bere inauterietako erromeria Txorierrira ekarriko du

BILBO. Aiko Taldea musika eta dantza maisuen kolektiboak Txorierrira ekarriko du aurten ‘Torrijaldia2017’, bere inauterietako erromeria dibertigarria. Hitzordua, dantzazaleek urte osoan gehien itxaroten dutenetakoa, igande honetan, otsai…

BILBO. Aiko Taldea musika eta dantza maisuen kolektiboak Txorierrira ekarriko du aurten ‘Torrijaldia2017’, bere inauterietako erromeria dibertigarria. Hitzordua, dantzazaleek urte osoan gehien itxaroten dutenetakoa, igande honetan, otsailaren 19an, arratsaldeko 18:30ean, izango da Derioko Baserri Antzokian (Seminario zaharraren atzealdean, Bizkaiko Teknologia Parkean).

Bertara doazenei txokolatea eskainiko zaie, musikaz eta dantzaz betetako jai herrikoira ongi etorria emateko.

 

Egun hauetako tradizioak agintzen duen bezala, mozorroek kolore berezia emango diote erromeriari eta, jakina, ez dira inauterietako tostada tipikoak faltako. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366