Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
AIKO eta EHUren hitzarmenak unibertsitateko komunitatera zabalduko du Dantzaldi Ibiltaria | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
URIOLA.INFO2014(e)ko abuztuaren 11(a)

AIKO eta EHUren hitzarmenak unibertsitateko komunitatera zabalduko du Dantzaldi Ibiltaria

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalak berreskuratzen ari den musikarien eta dantza-maisuen elkarteak, hitzarmen bat sinatu berri du Euskal Herriko Unibertsitateareki. Horri esker unibertsitateko komunitateari eskainiko zaizkio Dantza…

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalak berreskuratzen ari den musikarien eta dantza-maisuen elkarteak, hitzarmen bat sinatu berri du Euskal Herriko Unibertsitateareki. Horri esker unibertsitateko komunitateari eskainiko zaizkio Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroak. Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Errektore-orde Carmelo Garitaonaindiak eta AIKO Taldeko Sabin Bikandik sinatu dute hitzarmena.

Dantzaldi Ibiltariaren programazioaren bidez, AIKOk mailakako ikastaroetan eskainiko ditu euskal dantza tradizionalaren errepertorioa, metodo erraza inguru ludikoan erabiliz eta dantza herrikoia gizarteratzera lagunduz. Aukera erakargarri eta naturala da dantzari ekiteko, 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko ikastaro, lantegi, mintegi eta erromerietan.

Bilboko Abandoibarra zonaldeko Bizkaia Aretoa eszenatoki bihurtu zen iazko udaberrian ere, AIKO Taldeak girotutako zenbait erromeriek jendetza bildu zuten. Alvaro Sizak diseinatutako Bizkaia Aretoa eraikinak, Iberdrola dorrearen ondoan lekututa, Udaberriko dantzaldiak programaren hiru erromeria hartu zituen,  Kulturbasque kultur programazioaren baitan.

Irakasle-ikasketen gradu-ondoko mintegia

Sustrai tradizionaleko  musika eta dantzaren zabalkunde soziala sustatzea kultur ondasun gisa; musika eta dantza tradizionalarekin, eta folklorearekin oro har, lotutako ezagutzak aktiboki transmititzeko laguntzea; eta musika eta dantza tradizionalak aisi jarduera gisa normalizatzeko laguntzea dira, besteak beste,  AIKO Taldearen eta EHUren arteko hitzarmen honen xedeetariko batzuk.

Xedeok lortu ahal izateko, dantzak, kontzertuak eta entzunaldiak eskainiko dira, eta horrez gain, jarduera pedagogikoak eta dibulgaziozkoak, hala nola, ikastaroak, mintegiak eta lantegiak.

Bizkaia Aretoko Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroez gain, EHUrekin sinatu hitzarmenari esker, mintegi espezifiko bat eskainiko zaie Irakasle-Eskolako Gradu-ondoko ikasleei, Londoneko Unibertsitateko Etno-Musikologia Doktore Sabin Bikandik eskainia, txistularia eta konpositorea, AIKO taldeko sortzaileetariko bat da.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa