Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Abel Iriondo dantzaria omenduko dute ekainaren 11n | Prentsa | AIKO
Prentsa artxiboa
ANBOTO2022(e)ko maiatzaren 25(a)

Abel Iriondo dantzaria omenduko dute ekainaren 11n

Dantza kidea patxadaz agurtzeko omenaldia antolatu du Aiko dantza taldeak ekainaren 11rako. Behar eta merezi dugu dantzara bueltatzea, eta horrekin batera, bere egunean agindu genuen bezala, Abel Iriondo gure lagun kutunari patxadaz agur…

Dantza kidea patxadaz agurtzeko omenaldia antolatu du Aiko dantza taldeak ekainaren 11rako. Behar eta merezi dugu dantzara bueltatzea, eta horrekin batera, bere egunean agindu genuen bezala, Abel Iriondo gure lagun kutunari patxadaz agur esatea, gure omenaldi zintzoena adieraztea eta berarekin kantatzea eta dantzatzea.

Egunari hasiera emateko, soka dantza eta dantzapoteoa egingo dituzte Ezkurdi plazan hasita, txistulari, trikitixa eta gaiteruekin. Ostean, 15:00etan, bazkari herrikoia egingo dute Andra Mari elizpean. Plateruena itxita dugunez, bertan egingo ditugu bazkaria eta osteko egitaraua, azaldu dute. 16:00etan Abel gogoan ekitaldia egingo dute, eta ostean, Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidaren, Bizkaiko Gaiteroen eta Aiko taldearen emanaldiak egongo dira. 22:00etan emango diote amaiera omenaldiari, Manolo Escobarren Mi carro abestiagaz. 

Bazkarian parte hartzeko, 30 euroko ordainketa egin beharko da ES85 2095 0233 10 9109943783 zenbakira (Aiko kultur elkartea da titularra), izen abizena emanez; bestela, Saltsanen erosi daitezke txartelak, prezio berdinean. 

Durangon azken bi hamarkadak

Abel Iriondo iazko abuztuan hil zen bihotzekoak jota. Elgoibarren (Gipuzkoa) sortua, bi hamarkada baino gehiago zeramatzan Durangon bizitzen. Kriskitin eta Aiko dantza taldeegaz aritu da dantzan; irakasle lez ere aritzen zen. 

Jatorrizko dokumentua
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa