Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Pandero Eskola

Pandero Eskola

Panderoaren ikaskuntza

PANDERO ESKOLA dantza, panderoa eta kantua batera lantzeko gunea da. Musikaren eta mugimenduaren arteko harremana gorputzetik ulertu eta barneratzeko ikasbidea proposatzen du.

Gure kulturan, dantzak bi osagai nagusi izan ditu beti: mugimendua eta gizakiak antolatzen dituen soinuak, hau da, musika. Biak batera doaz, erritmoaren bidez.

Pandero Eskolan AIKOk urteotan landu duen eskarmentua partekatzen du: panderoak lagundutako kantuaren bidez dantzan egitea, mugimendua eta musika batera irakastea, eta aitzinako irakasbideak gaur egunera ekartzea.

Panderoa tresna praktikoa, eramangarria eta erabilgarria da bazkalondo, parranda, erromeria edo ikastaroetan. Dantzarien eskuetan, musika ulertu, ikasi eta gozatzeko baliabide indartsua izan daiteke.

Erritmoa gorputzetik

Mugimendua eta soinua batera lantzen dira. Pultsua, azentua eta erritmoaren antolaketa gorputzetik ulertzea da abiapuntua.

Panderoa eta kantua

Panderoa lagun, kantua eta musika dantzaren zerbitzura jartzen dira. Ez bananduta, elkarrekin baizik.

Plazarako praktika

Teknika hutsetik harago, pasodoblea, balsa, polka, boleroa, mazurka edo trikitia dantzaren ikuspegitik lantzen dira.

Edukiak

Zer lantzen dugu

Panderoa jotzeko esku eta gorputzaren jarrerak

Banakako perkusioak eta hirukotxoen oinarrizko teknikak

Pultsua, azentoa eta erritmo bikoiti zein hirukoitiak

Ahotsa, kantuaren oinarriak eta panderoarekin kantua

Dantzen egitura erritmikoak ulertzea eta lantzea

Inprobisazioa eta sormena dantzan

Baliabideak

Ikaskuntza baliabideak

Bideo zerrenda

Pandero ikastaroetako bideoak YouTube-n.

YouTube zerrenda ikusi

Partiturak (Soundslice)

Partitura interaktiboak Soundslice-n.

  • 1. lezioa
  • 2. lezioa
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
  • 3. lezioa
  • aiko@aiko.eus
    Kontaktu formularioa